60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Adinekoen Programa Globala” dirulaguntzaren deialdia adinekoen arloan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, 2021. urterako. DDBN identifikazioa: 550060.

Hala ezartzen baitu bere 2. artikuluan abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Halaber, lege horrek xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Haren II. eranskineko B) apartatuan, “Bermatu gabeko prestazioak” izeneko 13. puntuan, dirulaguntzak ezartzen dira hirugarren adinekoen arloko gizarte-ekimeneko entitateentzat, eta xedatzen da ezen baliabide horien helburua dela hirugarren adinekoen autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasuna prebenitzera bideratutako programak egin daitezen bultzatzea, bai eta programa horiek garatzen dituzten entitateen asoziazionismoa sustatzea ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezartzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honako hau joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei dirulaguntza ematea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradun diren entitateen artean hainbanatzea proposatuko da.

Bat etorriz Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako esparruarekin, 2017-2022 aldirako Nafarroako Zahartze Aktiboaren eta Osasungarriaren Estrategiaren oinarriak dira adinekoen eskubideen aitortza, batetik, eta bestetik, Nazio Batuen printzipioak: independentzia, parte-hartzea, duintasuna, laguntza eta norberaren nahiak egiteko aukera, eta orobat, ekitatea eta aukera- nahiz tratu-berdintasuna, bizitzako alderdi guztietan.

Zahartze Aktiboaren eta Osasungarriaren Estrategiaren xedea da Nafarroako biztanleak ahalik eta gaitasun funtzional handienarekin eta bizi-kalitate onenarekin zahartu daitezen sustatzea, halako moldez non pertsonek ahalik eta luzaroen iraunen duten aktibo, autonomo eta independente.

Azaroaren 9ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdia eta bere oinarri arautzaileak (foru agindu honen I., II. eta III. eranskin gisa jasotakoak) onestea, adinekoen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko 2021ean.

2. 1.212.145,00 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastu aurrekontuko bi partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

URTEA

920005 93100 4819 231B35 PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak.

Funtzionamendurako dirulaguntzak.

2021

547.404,00

920005 93100 4819 231B36 PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak.

Programetarako dirulaguntzak.

2021

664.741,00

Programetarako dirulaguntzetarako baimendu den zenbatekotik (664.741,00 euro), 616.741,00 euro erabiliko dira “Programa globala” modalitaterako (II. eranskina) eta 48.000,00 euro, berriz, “Boluntariotza programa” modalitaterako, adinekoentzako boluntariotza programak egiten dituzten boluntarioen entitateentzat (III. eranskina).

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Deialdia, adinekoen arloan esku hartzen duten gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntza batzuk emateko 2021ean, asoziazionismoa sustatzeko eta zahartze aktiboa eta osasungarria areagotzen duten jardueren garapena bultzatzeko.
Oinarri arautzaile orokorrak.

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk emateko araubidea ezartzea. Laguntza horien hartzaileak adinekoen arloan esku hartzen duten entitateak dira, gizarte-ekimenekoak eta irabazi-asmorik gabeak direnak eta helbidea Nafarroan dutenak.

Deialdi honen xedea da 2021eko ekitaldia diruz laguntzea, hau da: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia.

Hona hemen lortu nahi diren helburuak:

–Adinekoen gaitasunak eta trebetasunak indartzea, zahartze ona lortzeko eta mendekotasun egoerei aurrea hartzeko.

–Elkartegintza sendotzea parte-hartzearen bidez, eta adinekoen elkarteek eta/edo erretirodunen elkarteek antolatzen dituzten jarduerak egitea.

–Elkartasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren balioen garapena sustatzea.

–Prestakuntza jarduerak eta hazkunde pertsonalekoak indartzea prestakuntza jarduera horiek egiten dituzten adinekoentzat.

–Gure adinekoen ongizate fisikoan, ongizate psikikoan eta gizarte ongizatean eragin positiboa duten jarduerak sustatzea.

–Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera sustatzea, baita aisialdiko eta astialdiko sormenezko jarduerak ere.

1.2. Programa diruz lagungarriak.

Foru agindu honen ondorioetarako, diruz lagungarriak izanen dira xedetzat autonomia sustatzea eta mendekotasunari aurrea hartzea duten programak, arlo hauetan egiten direnak:

1. Parte-hartzea eta gizarte-ekintza: Adinekoek gizarte-ekintzarako ahalmen handia dute, baita gizartearentzat positiboak diren ekarpenak egitekoa ere. Parte-hartzeak esan nahi du espazio batzuk sortu behar direla erabakiak batera hartu ahal izateko eta behar dutenei laguntza ematea sustatzeko. Jarduketa hauek bultzatuko dira:

–Adinekoen elkartegintza mugimenduari laguntzea, eta horretarako funtzionamendu-gastuak finantzatzea elkarteak abian jartzen direnean.

–Adineko pertsonei laguntzeko eta konpainia egiteko boluntariotza programak sustatzea, adinekoen elkarteek berek egiten badituzte. Une honetan, programa hauen alde egiten dugu:

  • Bakarrik bizi diren adineko pertsonei laguntzeko programa.
  • Jantokietan laguntzeko programa.
  • Gaixo daudenei bisita egiteko programa...

–Belaunaldien arteko harremanetarako programak bultzatzea, talentuak eta baliabideak partekatzeko eta elkarri laguntzeko, gazteentzat eta adinekoentzat onuragarriak diren jarduerak antolatuz:

  • Hezkuntza laguntza.
  • Bide-hezkuntza...

–Aisialdiko eta astialdiko programak egiteko laguntza:

  • Mahai-jokoak.
  • Txangoak egitea...

2. Prestakuntza eta ikaskuntza: adineko pertsonen ikaskuntzari laguntzea, beren hazkunde pertsonala eta soziala sustatzeko, eguneroko bizitzako zereginak egiteko gai izaten jarrai dezaten eta gizartearekin konprometituta egon daitezen, eta, aldi berean, hezitzaile gisa duten zeregina indartzeko, kontuan hartuta beren ezagutzak eta bizi-esperientzia. Besteak beste, jarduketa hauek sustatuko dira:

–Hizkuntza ikastaroak egitea.

–Kultur jarduerak egitea: antzerki lantegia, irakurleen kluba...

–Musika-tresnak jotzen ikastea edo musika-jarduerak egitea: musika-tresnen eskolak, errondaila, abesbatzak...

–Aste soziokulturala egitea.

–Erakusketak antolatzea...

3. Bizimodu osasungarriak bultzatzea: bizimoduak oso garrantzitsuak dira zahartze aktiboari eta osasungarriari dagokionez, eta gaitasun funtzionalaren bilakaeran eragiten dute bizitzan zehar. Besteak beste, ekintza hauek garatuko dira:

–Adinekoen artean bizimodu osasungarriak sustatzea.

  • Elikadura osasungarriari buruzko lantegiak.
  • Oinak nola zaindu: podologia.

–Solasaldiak eta hitzaldiak egitea honako hauei buruz:

  • Norberaren zainketa.
  • Babesa eta defentsa.
  • Erorikoen prebentzioa.
  • Elikadura osasungarria.

–Adineko jendearen artean ariketa fisikoa sustatzea:

  • Ariketa fisikoaren programak;
  • Mantentzeko gimnastika egitea.
  • Pilates lantegiak.
  • Tai ji ikastaroa.
  • Uretako gimnastika ikastaroa.
  • Mendizaletasuna.
  • Mendi-ibiliak.
  • Terapia eta mugimendua.
  • Dantzatuz bizi...

–Ahalmen kognitiboa eta zainketa emozionala suspertzeko eta hobetzeko jarduerak bultzatzea:

  • Estimulazio kognitiborako lantegiak.
  • Erlaxazio lantegiak.
  • Yoga lantegiak.
  • Barreterapia lantegia; ...

4. Besteak zaintzea eta norbera zaintzea bultzatzea: gaur egun, oraindik ere, genero-rolek emakumeei esleitzen diete zainketen zeregina, eta adineko emakume askori egokitzen zaie zainketa informala. Hainbat ekintza bultzatu nahi dira zainketez arduratzen direnen bizi-kalitatea hobetzeko, zainketa-lanek haiengan duten eragina murrizteko eta beren burua zain dezaten laguntzeko:

–Zainketa eskolak.

–Zaintzaileei laguntzeko lantegiak.

5. Informazio eta komunikazio soziala: adinekoek informazioa eskura dezaten erraztea, zerbitzu edo baliabide komunitarioen bidez, eta adineko pertsonekiko berdintasun eta errespetu printzipioak sustatuz. Eten digitala deuseztatzea sustatuko da; horretarako, informatika lantegiak eginen dira, adinekoak zerbitzu komunitarioetara hurbiltzeko:

–Administrazioarekin harreman telematikoa izateko ikastaroak.

–Bankuarekin harreman telematikoa izateko ikastaroak.

–Kutxazainak kudeatzeko ikastaroak.

–Web-orriak erabiltzeko ikastaroak.

–Telefono mugikorra erabiltzeko ikastaroak...

Halaber, deialdi honen xedea da adinekoen arloko boluntariotza programak diruz laguntzea, hain zuzen ere gizarte-ekimenekoak eta gizarte zerbitzuen esparrukoak diren boluntarioen entitateek egiten dituztenak. Jarduketak diruz laguntzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

–Adinekoen bakardadea eta isolamendu soziala murrizteko programak.

–Zuzeneko laguntzaren bidez adinekoen behar espezifikoak asetzen dituzten programak:

  • Boluntarioentzako prestakuntza programak.
  • Laguntza eta sostengua norberaren kudeaketetan.
  • Gaixo daudenei bisitak egitea.
  • Janaria, liburuak, jostailuak eta abar biltzea eta kudeatzea.

1.3. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzen bi modalitate ezartzen dira:

a) Programa globala, klubena, adinekoen elkarteena eta elkarteen federazioena.

b) Boluntariotza programa, adinekoen arloan diharduten gizarte zerbitzuen esparruko entitateentzat.

2.–Erakunde onuradunak.

2.1. Klubak, adinekoen elkarteak eta elkarteen federazioak.

Klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak dirulaguntza hauen onuradun izaten ahalko dira, baldin eta irabazi-asmorik gabekoak badira, helbidea edo lurralde-ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean badute, eta “beren estatutuen arabera” helburutzat badute adinekoen arloan bakarrik esku hartzea, asoziazionismoaren oinarrizko jarduerak garatuz eta autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasuna prebenitzera bideratutako jarduerak eginez.

Entitate horiek honako hauek hartzen ahalko dituzte dirulaguntzaren xedeko bazkidetzat: 65 urtetik gorako pertsonak, erretiro aurreratua duten pentsiodunak, baliaezintasunaren eta alarguntzearen ondoriozko pentsiodunak eta haien ezkontide edo izatezko bikotekideak, baldin eta azken horiek lanean ez badaude.

2.2. Boluntarioen entitateak.

Gizarte-ekimeneko entitateak dira, gizarte zerbitzuen esparruan dihardutenak eta boluntariotza programa bat garatzen dutenak adinekoen arloan. “Boluntariotza programa” modalitatean (III. eranskina) parte hartuko dute.

Ezin izanen dira onuradun izan adinekoen egoitzak edo adinekoei ostatua emateko beste baliabide batzuk, adinekoentzako eguneko zentroak eta tokiko administrazio publikoak, ezta horiei lotuta edo horien mende dauden entitate, erakunde edo sozietateak ere.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.

Aurkezten diren erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Sozietatearen helbidea edo lurralde-ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean izatea. Hori oinarri honen 3.a) apartatuan aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

d) Erakundearen estutuetan espresuki agertzea xedetzat duela adinekoei lotuta eta horiei bakar-bakarrik zuzendutako jarduerak prestatzea, “Boluntariotza” modalitaterako dirulaguntza eskatzen duten boluntarioen entitateak izan ezik.

Erakundearen estatutuen arabera, boluntarioen entitateen helburuetako bat izan beharko da gizarte-boluntarioei zuzendutako edo lan horri lotutako jarduerak egitea, eta boluntariotza programak egiten dituzten entitateen erroldan inskribaturik egotea (errolda hori onetsi zen Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 13ko 306/2014 Foru Aginduaren bidez, haren bidez onetsi baitzen ekintza boluntarioko entitateen errolda).

e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Entitateko ordezkariak sinatutako baimena, Administrazioak behar den informazioa eskura dezan, kontsultatzeko entitateak egunean dituen zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortzea.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu diren ereduen araberakoa, eta horri Nafarroako Gobernuko instantzia orokorra erantsiko diote. Ereduak interesdunen eskura egonen dira erakunde beraren web-orrian.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez sortutako eta araututako Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean edo bestean aurkeztu:

a) Proiektua eta eskaera, non zehaztuko baitira langileak, entitatearen funtzionamendu-gastuak eta 2021ean egiten diren jarduerak. Esteka honetan eskuratzen ahalko dira ereduak:

–Programa globalaren eskabidea, klubentzat, adinekoen elkarteentzat eta federazioentzat.

–Boluntariotza programaren eskabidea, boluntarioen entitateentzat.

b) Elkartearen edo entitatearen estatutuen kopiak.

c) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

d) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

e) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

f) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

g) Zinpeko adierazpena, ordainketak egunean dituzten eta deialdi honen 2.1 apartatua betetzen duten bazkideen benetako kopuruarena.

h) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, agerrarazten duena ezen ez entitateak, ez administratzaileek edo ordezkariek ez dutela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik urratzen. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

i) Ordainketa aurreratua eskatzeko, entitateek banku-agiri batzuk aurkeztuko dituzte, non agertuko baita foru agindu hau argitaratu aurreko bi hilabeteetako banku-kontuek izan duten batez besteko saldoa. Boluntarioen entitateei dagokienez, III. eranskinaren 4.2 oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztuko dute. Kudeaketa organoak baloratuko du ordainketa aurreratua ematen den ala ez, 10. oinarriaren bigarren puntuan aurreikusitakoaren arabera.

j) Entitateko ordezkariak sinatutako baimena, Administrazioak behar den informazioa eskura dezan, kontsultatzeko entitateak egunean dituen indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten betebeharrak.

k) Entitate eskatzaileek eskatutako informazioa aurkeztuko dute gardentasun betebeharrak betetzeko, I. eranskinaren 13. oinarrian arautu bezala.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28 artikuluan xedatutakoarekin, ez dago b), c), d), e) eta f) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharrik, baldin eta Foru Komunitateko Administrazioko organoek eman behar badute horien ziurtagiria edo Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira (dokumentu horietan aldaketarik egon ezean).

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean, instrukzio-organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitzen zaizkio. Oinarri hauetan “instrukzio-organoa” aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.–Dirulaguntzak emateko prozedura, baloratzeko arau orokorrak eta lehentasunak.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Modalitate bakoitzerako eskaerak aparte baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko dokumentuetan ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:

Lehenbizi, “Boluntariotza programa” modalitatea baloratuko da. Modalitate horretako dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztirakora iristen ez badira, soberakin hori “Programa globala” modalitaterako baimendutako zenbatekoari gehituko zaio.

7.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

7.1. Eskaeren balorazioa.

1.2 oinarriarekin bat, dirulaguntza zer modalitatetarako eskatzen den, horren arabera baloratuko dira eskaerak.

–Klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak. II. eranskinean ageri dira balorazio irizpideak eta dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena.

–Boluntarioen entitateak. III. eranskinean ageri dira balorazio irizpideak eta dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena.

7.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzeko, aintzat hartuko dira modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehieneko dirulaguntza, eskatutako zenbatekoa eta balorazioan lortutako puntuazioa.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira modalitate bakoitzean.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta entitate eskatzaileen eskaerak ez onartzeko eta ukatzeko aintzat hartutako oinarriak adieraziko dira, baita dirulaguntza jasotzen duten entitateak ere, lortutako puntuazioarekin batera. Dirulaguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.

Dirulaguntzak emateko ebazpenak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira. Argitalpen horretan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion dirulaguntzak, onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

9.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jarduerak izan litzakeen beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuekin edo baliabide propioekin batuta, entitate onuradunak egin gogo duen jardueraren kostua baino handiagoa.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Kasu guztietan, dirulaguntza ordaindu ahal izateko, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua bete beharko da, haren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak.

Arau orokor modura, dirulaguntzetan ordainketa aurreratua eginen zaie irabazi-asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte-ekintzako proiektu edo programak finantzatzeko, baldin eta diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez badute eta inguruabar hori behar adina frogatzen badute, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezarritakoarekin.

Aurrerakinak modu honetan ordainduko dira:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera.

Dirulaguntzaren aurrerakinaren beharra frogatu ez duten entitateentzat, ordainketa eginen da jarduera egin dela justifikatu ondoren, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza ordainketa aurreratu baten bidez jasotzen duten entitateek eman zaien dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztuko dute, uneko abenduaren 31 baino lehen.

Gastuak justifikatu ondoren, dirulaguntza jasotzen duten entitateek dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztu beharko dute uneko azaroaren 20a baino lehenago.

11.1. Emandako zenbatekoaren justifikazioak honako agiri hauek izan beharko ditu:

a) Dirulaguntzari egozten zaizkion gastuen zerrenda, justifikazioaren aurkezpen egunera arte gauzatutakoena. Honako hau zehaztuko da: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa. “Programa globalean” sartzen diren gastuen zerrenda bat dago klubentzat, adinekoen elkarteentzat eta federazioentzat, eta beste zerrenda bat “Boluntariotza programan” sartzen diren gastuena, boluntarioen entitateentzat.

b) Fakturen eta ordainagirien kopiak, zerrendan deskribatutako gastuei dagozkienak. Egiaztagiri gisa onartuko dira banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak, eta horietan adierazi beharko dira jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa, jarraikiz apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

c) Entitatearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, non jasoko baita egotzitako gastuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

11.2. Azken justifikazioa.

Dirulaguntza jaso ondorengo urteko urtarrilean, entitate onuradunak dirulaguntzaren azken justifikazioa eginen du, klubentzat, elkarteentzat eta federazioentzat edo boluntarioen entitateentzat prestatutako ereduan.

Klubek, adinekoen elkarteek eta federazioek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Entitatearen memoria teknikoa, azalduko dituena 2021ean egindako jarduketak eta jarduerak eta lortutako gogobetetasun maila. Jardueraren bat egiterik izan ez bada, zergatia azalduko da.

b) Entitatearen 2021eko memoria ekonomikoa, non sartuko baitira:

–Guztizko gastuen zerrenda, non adieraziko baitira urtean izandako gastu guztiak.

–Entitatearen 2021eko emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Diru-sarreren atalean, entitateak programa globala finantzatzeko jaso dituen diru-sarrera guztiak azaldu beharko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne.

Gastuen atalean, entitatearen gastu guztiak zehaztuko dira, honela sailkatuta: Langileak, Funtzionamendua eta Jarduerak.

Boluntarioen entitateen kasuan, aurkeztu beharreko dokumentazioa da deialdi honen III. eranskineko 4.2 oinarrian adierazitakoa.

Entitateek beste edozein agiri ematen ahalko dute beren proiektua behar bezala ulertzeko.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua entitateak eskaeran zehaztutako moduan gauzatzea, eta sustapenari, programei edo/eta boluntarioei dirulaguntza emateko baldintzetan.

b) Deialdi honen 11. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, erdibidekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Betetzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa, dirulaguntza honen kargura finantzatutako programen edo jardueren gaineko informazio, zabalkunde eta publizitate jarduketa guztietan.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Lehenbailehen emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

i) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Gardentasuna.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik behartuta badaude gardentasun betebeharra betetzera, jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (aipatutako foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun-printzipioa.

14.–Azpikontratazioa eta entitate hornitzaileen kontratazioa.

14.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin hitzarmen bat sinatzea haiek gauzatu dezaten, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Entitateek, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako dirulaguntzaren %50 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako. Hirugarrenekin itundutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.

14.2. Entitate hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du, dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak gorde egin beharko ditu kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

15.–Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko baimena eskatu beharko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Oinarrizko jarduketen edo programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere, diruz lagundutako oinarrizko jarduketak edo programak egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egiten den edozein aldaketak dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartuta egonda ere, edo kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da, hala badagokio.

16.–Itzulketak eta ez-betetzeak.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere eginbeharrak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren. Ez-betetzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.p) artikuluan ezarritakoaren arabera neurtuko dira.

Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

18.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

“Programa globala” modalitatearen berariazko oinarriak 2021. urterako.
Modalitate hau adinekoen arloko gizarte-ekimeneko
entitateei zuzenduta dago

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da araubidea ezartzea adinekoen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntza batzuk emateko 2021. urtean.

Ulertzen da entitate batek programa global bat garatzen duela zahartze aktiboa sustatzera bideratutako jarduerak abiarazten dituenean. Definizio horren barnean sartzen dira “funtzionamendua”, “langileak” eta “jarduerak” kontzeptuak.

Funtzionamenduaren barnean sartzen dira entitateak elkartearen egoitza irekita edukitzeko egiten dituen gastuak (ur-hornidura, berokuntza, argia, konponketak, material suntsigarria, aseguruak...).

Langileei dagokienez, hor sartzen dira elkartearen funtzionamendurako beharrezkoak diren langileak kontratatzeko gastuak. Langile horiek Gizarte Segurantzan kotizatu beharko dute jarduera horregatik.

Jardueratzat jotzen dira honako hauek egiteko egindako gastuak:

–Ikastaroak: harreman telematikoa administrazioarekin eta bankuekin, kudeaketak kutxazainetan eta web-orrietan...

–Lantegiak: memoria, gaitasun kognitiboak mantentzea, hizkuntzak, sukaldaritza, marrazketa, eskulanak, musika tresnak eta/edo kantua...

–Solasaldiak: autozainketa, babesa eta defentsa, erorikoen prebentzioa, elikadura osasungarria...

–Hitzaldiak.

–Boluntariotza jarduerak: jantoki sozialetan laguntzea, gaixo daudenei sostengua ematea, boluntarioen prestakuntza...

–Jarduera fisikoak: mendi-ibiliak, mendizaletasuna, tai ji, pilates, ibilketa nordikoa, gimnastika, ariketak uretan, dantzak...

–Podologia.

–Fisioterapia: masajeak.

–Kultur jarduerak: antzerki lantegiak, irakurle kluba, bisita gidatuak, abesbatzak, errondailak...

–Lehiaketak: poesia, literatur lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak...

–Mahai-jokoak: xakea, kartak, petanka...

–Belaunaldien arteko jarduerak.

–Xedetzat kultura edo kirola duten egun bateko txangoak. Bost txango gehienez.

–2 eta 6 egun arteko bidaia.

Dirulaguntza horien bidez, asoziazionismoaren garapena sustatu eta bultzatu nahi da, baita zaindutako kolektiboaren beharrak asetzera bideratutako jardueren eta jarduketen garapena ere. Horrela, adinekoak beren ingurunean egotea sustatzen da, bizi-kalitate onarekin, eta indartzen dira zahartze aktiboa eta bizitza independentea.

2.–Berariazko baldintzak.

2.1. Programa globalaren modalitatean egiten den jarduera berariazkoak bat etorri beharko du deialdiaren xedearekin, zeina adierazita baitago deialdia onesten duen foru aginduaren testuan eta deialdi honen II. eranskineko 1. oinarrian.

2.2. Modalitate honetako dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateek deialdi honen I. eranskineko 3. oinarrian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

3.–Entitateak aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra eta berariazkoa.

Dokumentazio orokorra da deialdi honen I. eranskinaren 4. oinarri arautzailearen 4.2 apartatuan ezarritakoa.

Entitate horiek eskabidea eginen dute “Programa globalaren eskabidea” izeneko eredu ofizialaren arabera. Programarekin batera, entitatearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aurkeztuko dute, baita dirulaguntzaren xede den programaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua ere.

4.–Programa globalaren balorazioa.

Bi fasetan eginen da modalitate honetan aurkezten diren eskaeren balorazioa:

a) Lehenbiziko fasea: balorazioaren lehenbiziko fasearen xedea da funtzionamendu- eta langile-gastuetarako zenbateko bat finkatzea.

Horretarako, puntuazio bat emanen da, elkarte, klub edo federazio bakoitzean kuota ordaindua duten bazkide kopuruaren araberakoa, jarraian ezarritako taularekin bat:

BAZKIDEAK

PUNTUAK

2tik 50 bazkidera bitarte

10

51tik 150 bazkidera bitarte

20

151tik 400 bazkidera bitarte

30

401etik 600 bazkidera bitarte

40

600 bazkidetik gora

50

Funtzionamendua: kontzeptu honetarako beharrezkoa den laguntza baloratzeko, aintzat hartuko dira elkarteak bere lokalari buruz deskribatzen dituen inguruabarrak eta jardunean egotearen ondoriozko gastuak. Horren arabera lortuko da puntuazioa.

ELKARTEAREN EGOERA

PUNTUAK

Elkarteak ez dauka lokal propiorik eta ez ditu hornidura-gastuak ordaintzen

10

Elkarteak ez dauka lokal propiorik eta hornidura-gastuak ordaintzen ditu

30

Elkarteak alokatutako lokal bat dauka eta ez ditu hornidura-gastuak ordaintzen

30

Elkarteak alokatutako lokal bat dauka eta hornidura-gastuak ordaintzen ditu

50

Elkarteak lokal propio bat dauka eta ez du hornidura-gasturik ordaintzen

30

Elkarteak lokal propio bat dauka eta hornidura-gastuak ordaintzen ditu

50

Bi puntuazioak bilduta, kontzeptu honetarako aurkeztutako gastuaren gaineko portzentaje bat emanen da.

PUNTUAK

PORTZENTAJEAK

100

52

90

51

80

50

70

49

60

48

50

47

40

46

30

45

20

44

Langileak: kontzeptu hau bakarrik baloratuko da elkarteak Gizarte Segurantzan kotizatzen duten administrariak, atezainak eta/edo garbitzaileak kontratatzen dituenean. Elkarteak adierazi beharko du langile bakoitzak urtean egiten duen ordu kopurua. Gehienez ere, langile baten lanaldi osoari dagokion zenbatekoa lagunduko da diruz. Ez da dirulaguntzarik emanen tabernako langileentzat.

Bazkide kopuruarengatik lortutako puntuen arabera, honako portzentaje hauek aplikatuko dira kontzeptu honetarako aurkeztutako gastu aurrekontuaren gainean:

PUNTUAK

PORTZENTAJEAK

50

80

40

60

30

50

20

30

10

Ez da diruz lagungarria

b) Bigarren fasea: bigarren fasean baloratuko dira adinekoen klub, elkarte eta federazio bakoitzak proposatutako jarduerak, barnean sartuta boluntariotza jarduerak.

Jarduerak baloratzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Programaren izaera (30 puntu gehienez).

Klub, elkarte edo federazio bakoitzak aurkeztutako jarduera kopurua bere bazkide kopuruaren arabera baloratuko da.

b) Programetan parte-hartzea (20 puntu gehienez).

Jardueretan parte hartzen dutenen portzentajea baloratuko da bazkideen kopuruaren arabera. Oro har, jarduera bakoitzean parte-hartzaileen kopuruak ez du gaindituko entitateko bazkideen kopuru osoa. Parte-hartzea honela baloratuko da:

PARTE-HARTZAILEEN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

%600etik gora

20

%500 eta %600 artean, hori barne

18

%400 eta %500 artean, hori barne

15

%300 eta %400 artean, hori barne

12

%200 eta %300 artean, hori barne

8

%200era arte, hori barne

4

c) Kofinantzaketa (10 puntu gehienez).

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak, bazkideek eta/edo erabiltzaileek diru-ekarpenak egitea. Kofinantzaketa honela baloratuko da:

ENTITATEAREN DIRU-EKARPENA

PUNTUAK

%80tik gora

10

%40 eta %80 artean, hori barne

8

%20 eta %40 artean, hori barne

5

%20ra arte, hori barne

0

d) Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (15 puntu gehienez).

Kaudimen tekniko eta ekonomikotzat jotzen da hasiera batean aurreikusitako programa behar besteko zehaztasunarekin eta zorroztasunarekin programatzeko eta gauzatzeko gaitasuna.

KAUDIMEN TEKNIKOA ETA EKONOMIKOA

PUNTUAK

Proiektua zuzen bete da arlo teknikoari eta ekonomikoari dagokienez

4

Proposatutako jarduerak lotuta daude adinekoen autonomiaren sustapenarekin

4

Koherentzia dago diru-sarreren eta gastuen balantzearen eta hasiera batean aurkeztutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontuaren artean

3

Ez da hasierako aurrekontua berregin behar izan programa teknikoki gauzatzeko

2

Entitateak beste entitate batzuekin elkartu behar (izan) du bere jarduerak garatzeko

2

e) Programaren interesa (20 puntu gehienez).

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira zahartze aktiboa sustatzen duten jarduerak.

PROGRAMAREN INTERESA

PUNTUAK

Bikaina

20

Oso handia

15

Handia

10

Ertaina

7

Txikia

5

Oso txikia

0

f) Eragina lurraldean (5 puntu gehienez).

Kontuan hartuko da entitateak duen gaitasuna programa Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko. Entitateak egoitza duen herrian ez beste batzuetan gauzatzen badu programa, 5 puntu eskuratuko ditu; bestela, ez du punturik lortuko.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

Aurrekontuak aztertu eta baloratzeko, muga hauek ezarriko dira:

a) Langileria. Honako hauek joko dira langileria gastutzat:

–Garbiketa edo atezaintza zerbitzuen gastuengatik dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateak 50 bazkide baino gehiago izan beharko ditu.

–Administrarien gastuengatik dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateak 500 bazkidetik gora izan beharko ditu.

Hona hemen onartuko den gehieneko aurrekontua, lanaldi osorako kontratatutako langileen lanbide-kategorien arabera:

–Administrariak: 13.649,02 euro urtean.

–Atezainak, garbitzaileak: 12.173,28 euro urtean.

–Diplomadunak: 16.850,96 euro urtean.

Entitate bakoitzari bi lanbide-kategoriatako lanaldi oso bati dagokiona ordainduko zaio, eta kontzeptu horrengatiko gehieneko dirulaguntza, betiere, 20.483,16 eurokoa izanen da urtean.

Langileek Gizarte Segurantzaren Araubidean alta emanda eta kotizatzen egon behar dute emandako dirulaguntzaren aldiak iraun bitartean.

b) Funtzionamendua. Honako hauek joko dira funtzionamendu-gastutzat:

–Entitatearen egoitza dagoen lokaleko argindarraren, uraren, hondakinen eta berokuntzaren hornidura-gastuak.

–Entitatearen egoitzaren lokalaren kontribuzio gastuak.

–Posta gastuak; onartutako aurrekontua, gehienez: 250 euro.

–Telefono eta Internet gastuak, baita estimulazio kognitiborako programa informatikoen harpidetzak ere. Kontzeptu horretarako onartutako aurrekontua, gehienez: 1.000 euro urtean.

–Bulegoko materialen eta material informatikoaren gastuak. Onartutako aurrekontua: 1.500 euro.

–Garbiketa eta burdineria gastuak. Kontzeptu horretarako onartutako aurrekontua: 700 euro urtean.

–Prentsa gastuak eta bestelako harpidetzak. Kontzeptu horretarako onartutako aurrekontua, gehienez: 600 euro urtean.

–Kilometro-gastuak, herri batzuk biltzen dituzten entitateen kasuan. Kontzeptu horretarako onartutako aurrekontua, gehienez: 1.000 euro urtean. Halaber, kontzeptu horrengatiko gastuak onartuko zaizkie Iruñerritik kanpokoak izanda organo horren bileretara doazen Adinekoen Kontseiluko kideei, horren ordezkariak diren aldetik. Joan-etorrien gastuek adierazi beharko dute noiz eta zer ordutan egin ziren, irteera eta helmuga, egindako kilometroak (Michelin gida edo Google mapsen arabera), eta bidaiaren xedea. Onartzen diren zenbatekoak kalkulatuko dira egiten den kilometro bakoitzeko Nafarroako Gobernuak aplikatzen duen zenbatekoa oinarri hartuta.

–Entitatearen egoitza dagoen lokalaren alokairuko gastuak; dirulaguntza, gehienez: 6.000 euro urtean.

–Kudeaketa eta/edo aholkularitza gastuak. Onartutako aurrekontua: 1.000 euro urtean.

–Aseguru gastuak. Kontzeptu horretarako onartutako aurrekontua: 600 euro urtean. Salbuespen gisa, 501 bazkidetik gora dauzkaten entitateen kasuan, erantzukizun zibileko aseguruaren gastua edo entitatearen egoitzaren lokalaren aseguruarena onartuko da, 2.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin.

–Konponketen eta mantentze-lanen gastuak. Onartutako aurrekontua: 1.500 euro urtean.

–Igogailuaren mantentze-lanen gastuak. Onartutako aurrekontua: 1.200 euro urtean.

–Bankuko gastuak. Onartutako aurrekontua: 1.000 euro urtean. Kontzeptu horretan ez dira sartzen interes zordunak, errekarguak eta zehapenak.

–Entitatea administratzeko behar diren ekipo informatikoak amortizatzeko gastuak. Kontzeptu horretarako onartuko aurrekontua 350 eurokoa da urtean, eta amortizazio plan bat aurkeztu beharko da. Ezin izanen dira amortizatu ekipamenduak erosteko 2020ko deialdian diruz lagundutako ekipamenduak.

–Altzariak/etxetresna elektrikoak ordezteko gastuak; gehieneko aurrekontua: 500 euro urtean.

–Kirol jarduera egiteko gailuak erosteko gastuak; gehieneko aurrekontua: 300 euro urtean.

c) Jarduerak. Honako hauek joko dira jarduera gastutzat:

Ikastaroak: onartutako aurrekontua 45 euro izanen da, emandako ordu bakoitzeko. Ikastaroek 6 parte-hartzaile izan beharko dituzte gutxienez.

Kultur jarduerak eta lantegiak:

–Erakusketa, lehiaketa, eta gisa horretako ekintzen bidez egiten direnak. Onartutako aurrekontua, gehienez: 200 euro jarduera bakoitzeko.

–Denbora luzez garatzen diren kultur jardueren kasuan (abesbatzak, errondailak, musika ikastea, antzerkia...): onartutako aurrekontua, gehienez, 25 eurokoa izanen da emandako ordu bakoitzeko, eta gehienez ere 80 ordu urtean. Kasu horietarako profesional bat kontratatu beharko da. Kontzeptu horiek ordaintzeko, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

–Bisita kulturaletarako: onartutako aurrekontua urtean 1.000 eurokoa da.

Solasaldi eta hitzaldiak: onartutako aurrekontua, gehienez, 120 eurokoa izanen da emandako solasaldi bakoitzeko. Ez dira onartuko hizlariei opariak erosteko egindako gastuak.

Mahai-jokoak eta aire zabalekoak: jarduera garatzeko beharrezkoa den materialaren fakturak bakarrik onartuko dira; aurrekontua, gehienez: 300 euro urtean. Ez dira diruz lagunduko txapelketen sariak.

Jarduera fisikoak: onartutako aurrekontua, gehienez, 45 eurokoa da. Profesional batek emanen du, eta 6 parte-hartzaile izanen ditu gutxienez.

Ospakizunak: ospakizunen atalean onartutako aurrekontua, gehienez, 13 eurokoa izanen da erabiltzaile bakoitzeko, entitateko bazkideen %70entzat gehienez ere. Urtean, egun berezietan egindako bi ospakizunen gastuak bakarrik egozten ahalko dira. Ez dira diruz lagunduko bazkarietako kontzertuak.

Boluntariotza jarduerak: diruz lagungarriak izanen dira dirulaguntzaren xede diren boluntarioen jarduerak garatzeko ezinbestekoak diren joan-etorri, telefono eta material suntsikorren gastuak eta beste batzuk. Betiere faktura eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Halaber, gastuak aurkezten ahalko dituzte boluntarioentzako prestakuntzaren kontzeptuagatik. Bazkariak ez dira diruz lagunduko.

Egun bateko txangoak: gehienez ere 500 euroko aurrekontua, egun bakarreko txangoa egiteko kontratatzen den autobus bakoitzeko. Gehienez ere 5 txango onartuko zaizkio entitate bakoitzari. Otorduen gastuak ez dira onartuko.

2tik 6 egun bitarteko bidaiak: gehienez ere 100 euroko aurrekontua erabiltzaile bakoitzeko. Bidaia bat onartuko da entitate bakoitzeko.

Podologia gastuak, gehienez ere 800 euroko aurrekontua urtean.

Masaje gastuak, gehienez ere 700 euroko aurrekontua urtean.

Jarduerak baloratzean, honako portzentaje hauek hartuko dira kontuan gehieneko dirulaguntza emateko:

–35 puntu baino gutxiago: %0ko dirulaguntza.

–35 eta 100 puntu artean: (Lortutako puntuazioa - 20) = aplikatu beharreko portzentajea.

6.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Lortutako puntuazioaren eta dirulaguntza eskaeraren arabera eginen da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzeko, aintzat hartuko dira modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehieneko dirulaguntza eta eskatutako zenbatekoa.

Dirulaguntza jasotzen ahal duten entitateek eskuratzen ahal duten gehieneko zenbatekoa ez da inoiz izanen “Programa globala” modalitateari dagokion aurrekontuko partidan eskuragarri dagoenaren %4 baino handiagoa.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira modalitate bakoitzean.

III. ERANSKINA

Adinekoen arloko “Boluntariotza programa” modalitatearen
berariazko oinarriak 2021. urterako

1.–Xedea.

Oinarri hauek xede dute dirulaguntza batzuk emateko araubidea ezartzea, boluntariotza programak garatu ahal izateko adinekoen arloan 2021eko ekitaldian.

Hona nori zuzendua den deialdi hau: gizarte-ekimeneko entitateak, gizarte zerbitzuen arlokoak eta irabazi-asmorik gabekoak, helbidea Nafarroan dutenak edo lurralde horretan ordezkaritza dutenak, adinekoen arloan soilik aritzen ez badira ere, arlo horretara zuzendutako boluntariotza programa bat aurkezten badute (2.2 oinarria).

2.–Garatu beharreko programak.

Gizarte zerbitzuen eremuko entitate horiek dirulaguntzaren xede den adinekoentzako boluntariotza programa bat aurkezten ahalko dute, kolektibo horren berariazko beharrizanak asetzeko asmoz.

Programak bilduko ditu adinekoen kolektiboarentzako zuzeneko laguntzari/sostenguari buruzko jarduketak, gizarte zerbitzuen eremuaren barnekoak, baita boluntarioen arloko harrera, koordinazio eta prestakuntzari buruzkoak ere.

Programa hori DIN A4 tamainako hamar orritan (20 orrialde) gehienez garatu beharko da, eta bi aldeetatik inprimatuko dira. Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

Dirulaguntzaren xede diren programak bat etorri beharko dira deialdiaren xedearekin, eta funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izan.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Entitate guztiek bete beharko dituzte deialdi honen I. eranskinaren 3. oinarrian ezarritako betebehar orokorrak.

Erakundearen estatutuen arabera, boluntarioen entitateen helburuetako bat izan beharko da gizarte-boluntarioei zuzendutako edo lan horri lotutako jarduerak egitea, eta boluntarioen lanak egiten dituzten entitateen erroldan inskribaturik egotea (errolda hori onetsi zen ekintza boluntarioko entitateen errolda onesten duen Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 13ko 306/2014 Foru Aginduaren bidez). Gainera, eskatzen den programa adinekoen arloan garatu beharko da.

4.–Boluntarioen entitateak aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra eta berariazkoa.

Dokumentazio orokorra da deialdi honen I. eranskinaren 4. oinarri arautzailearen 4.2 apartatuan ezarritakoa.

Entitate horiek eskabidea eginen dute “Boluntariotza programaren eskabidea” izeneko eredu ofizialaren arabera. Programarekin batera, entitatearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aurkeztuko dute, baita dirulaguntzaren xede den programaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua ere.

Entitateak adierazten ahalko du funtsak aldez aurretik jaso behar dituela dirulaguntzaren xedeak betetzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen du esleitutako dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin daitezkeela; horretarako, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

4.1. Dirulaguntza justifikatzeko, honako hauek aurkeztuko dira:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen txosten tekniko labur bat.

b) Kontzeptu bakoitzerako (langileak, funtzionamendua eta jarduerak) jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Bazkariak ez dira diruz lagunduko.

c) Entitatearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, non jasoko baita egotzitako gastuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Horretarako, entitate onuradunak fakturen eta ordainagirien fotokopiak aurkeztuko ditu. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adierazi beharko dira, jarraikiz maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

4.2. Honako hauek aurkeztuko dira dirulaguntzaren azkeneko justifikaziorako:

a) Entitatearen memoria teknikoa, aurreko urtean eginiko proiektua azaltzen duena. Ematen diren datuen artean, onuradunen kopurua sartuko da, generoaren arabera bereizita.

b) Diruz lagundutako programaren guztirako gastuaren zerrenda, euskarri informatikoan.

c) Entitatearen eta diruz lagundutako programaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Gastuen kapituluan sartuko dira langileen, funtzionamenduaren eta jardueren gastu guztiak.

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Halaber, entitateek instrukzio organoaren eskura utzi beharko dituzte jatorrizko fakturak.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak, onartutako gehieneko aurrekontuak eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

Boluntarioen entitateek aurkezten duten programari dagozkion langileria-, jarduera- eta funtzionamendu-gastuak sartzen ahalko dituzte aurrekontuan.

Gizarte-boluntarioen beste deialdi batzuen bidez uneko urtean dirulaguntza jaso duten boluntarioen entitateek dirulaguntzaren xede den proportzioaren araberako funtzionamendu gastuak aurkeztuko dituzte.

Programari onartzen zaion aurrekontua zehazteko, proiektuan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, dirulaguntza eman aitzin, programaren kostu ekonomikoaren beste balorazio bat eginen da prezio errealak erabiliz.

Betiere, onartzen den aurrekontuko gastua ezin izanen da izan aurreko urtean programa berean egindako gastuaren %5etik gorakoa, non eta, salbuespen gisa, ez den erabat justifikatzen hortik gorako gehikuntzaren beharra, eta instrukzio organoak horrela baloratzen badu.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio organoak onetsitako programaren aurrekontuaren %80 izanen da.

6.–Balorazioa eta balorazio irizpideak.

6.1. Balorazioa.

Balorazioa bi fasetan eginen da:

–Lehenbiziko fasean, boluntarioen entitatea baloratuko da, dirulaguntzaren xede den programaren arduradun gisa.

–Bigarrenean, aurkeztutako programa baloratuko da.

Bi faseak zein bere aldetik baloratuko dira, jarraian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabilita. Fase bakoitzean gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira. Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez.

6.2. Balorazio irizpideak.

a) Lehenbiziko fasea: entitatea baloratzeko irizpideak.

1. irizpidea: Proiektuaren kalitate teknikoa (45 puntu gehienez).

1.1.–Azpiegitura (5 puntu gehienez)

Entitateak behar bezalako baliabide materialak dauzka bere programak garatzeko: lokal egokiak, irisgarriak, egokituak...

1

Entitateak behar diren baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko

2

Entitateak giza baliabide nahikoak, gaitasun desberdinetako profesionalak eta profil profesional egokiak ditu, baita langile boluntarioak ere, koordinaturik lan egiten dutenak, aurreikusitako helburuak lortzeko

2

1.2.–Barne egitura eta antolaketa (7 puntu gehienez)

Entitateak lan batzordeen bitartez garatzen du bere proiektua

2

Entitatearen programak aldez aurretik ezarritako jarduketa protokoloei jarraikiz garatzen dira

2

Entitatearen eraginpeko lurralde-eremua:

Tokikoa

Eskualdekoa

Foru Komunitatekoa

1

2

3

1.3.–Boluntariotzaren esparruan aurretik zuen esperientzia (gehienez 8 puntu)

Entitatearen antzinatasuna:

Eratu berria

Hiru urtetik beherakoa

Hiru urte edo gehiago

0

2

3

Entitateak boluntariotzaren eta/edo gizarte zerbitzuen arloan aurretik zuen esperientzia frogatzen du, bere proiektuak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzen baitu:

Entitatearen jarduera nagusia da boluntariotza programak egitea

Entitateak boluntariotza programak egin ohi ditu

Entitateak noizean behin egiten ditu boluntariotza programak

4

3

2

Entitateak bestelako programak egiten ditu, dirulaguntzarik eskatu gabe

1

1.4.–Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (25 puntu gehienez)

Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (3 puntu):

Proiektuaren beharraren inguruko arrazoi argiak

Informazio osatugabea aurkeztu du

Ez du inolako deskripziorik egin

3

1

0

Programatzeko gaitasuna (13 puntu gehienez):

Xede orokor argiak eta arrazoituak

Proposatutako helburuen eta horiek lortzeko ekintzen arteko egokitzapen zuzena

Entitateak proiektua gauzatzeko duen aurrekontua arrazoitua eta orekatua da lortu nahi diren helburuei begira

3

5

5

Gauzatzeko gaitasuna (5 puntu gehienez):

Zehaztasuna eta zorroztasuna teknikoki eta ekonomikoki gauzatzean

Zehaztasuna eta zorroztasuna teknikoki gauzatzean

Zehaztasuna eta zorroztasuna ekonomikoki gauzatzean

5

3

2

Proiektuak ebaluatzeko gaitasuna (4 puntu):

Entitateak ebaluazio eta kalitate sistemak eta/edo proiektuak dituela frogatzen du

Entitateak ez du frogatzen ebaluazio eta kalitate sistema eta/edo proiekturik duenik

4

0

2. irizpidea: Barne koherentzia (20 puntu gehienez).

1. Entitateak aurreikusten du bere proiektua iritzi publikoari zabaltzea; horrela sentsibilizazio-lana egiten du, taldearen beharrei eta haren potentzialtasunei dagokienez.

2. Entitateak bere elkartze ekintzaren xede diren pertsonen beharrei eta interesei erantzuten die: zundatze, interes eta gogobetetze inkestak egiten ditu.

3. Antolamenduaren konpromisoa: entitatea prest dago onuradun diren pertsonen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

4. Antolamenduaren konpromisoa: entitatea prest dago boluntarioen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

5. Entitateak batez ere boluntarioen bidez gauzatzen ditu bere programak.

6. Hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea koherenteak dira.

7. Diru-sarreren eta gastuen balantzea koherentea da eskaeraren xedeko urterako sarrera- eta gastu-aurrekontuarekin.

8. Entitateak proiektuak berriro formulatzeko gaitasuna erakutsi du bere finantzaketaren arabera.

9. Erantzunkidetasuna finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko.

BETE DIREN AZPIRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

3 azpirizpide

2.85

4 azpirizpide

5.70

5 azpirizpide

8.55

6 azpirizpide

11.40

7 azpirizpide

14.25

8 azpirizpide

17.10

9 azpirizpide

20

3. irizpidea: Entitateekin eta/edo elkarteekin koordinatzea (15 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Beste entitate batzuekin harremanetan jartzeko gaitasuna, ezagutzen eta esperientzien trukaketa erraztearren

1

Gaitasuna baterako proposamenak edo interes komunei buruzko konpromisoak formalizatzeko beste entitate bereizi batzuekin, pertsona onuradunen alde

2

Elkarteen batasuna: entitateak eta beste elkarte bereizi batzuek batera garatzen dituzte programak eta/edo jarduerak

5

Koordinatzea eta partekatzea behar diren baliabide ekonomikoak eta teknikoak optimizatuz: Entitateek aukera ematen dute beste elkarte bereizi batzuetako pertsonak jarduera jakin batzuetara sartzeko

7

4. irizpidea: Kofinantzaketa (20 puntu gehienez).

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak diru-sarrerak izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutakoarekin konparatuta.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa ezdeusa (%0tik %9ra arte)

0

Kofinantzaketa txiki-txikia (%10etik %19ra arte)

2.90

Kofinantzaketa urria (%20tik %29ra arte)

5.75

Kofinantzaketa moderatua (%30etik %39ra arte)

8.60

Kofinantzaketa onargarria (%40tik %49ra arte)

11.45

Kofinantzaketa ona (%50etik %59ra arte)

14.30

Oso kofinantzaketa ona (%60tik %69ra arte)

17.15

Kofinantzaketa ezin hobea (%70etik gorakoa)

20

b) Bigarren fasea: programa baloratzeko irizpideak.

PUNTUAZIOA

1. irizpidea.–Programaren kalitate teknikoa (55 puntu gehienez)

Programa teknikoki osoa da, eta barne egitura argia, koherentea eta sendoa dauka. Helburuen, jardueren, giza baliabideen, baliabide material eta teknikoen eta aurrekontuaren arteko egokitzapena (15 puntu gehienez):

Arrazoibide argia eta zehatza, programa egiteko beharrari buruzkoa

Helburu zehatzak

Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako

Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak, planteatutako helburuen eta jardueren araberakoak

Proiektua gauzatzeko aurrekontu arrazoitu eta orekatua, proposatutako helburuen araberakoa

3

3.5

3.5

2

3

Jardueren definizioaren zehaztasuna; kronograma, metodologia eta helburuak lortzeko protokoloak (12 puntu gehienez):

Proposatutako jardueren deskribapen zehatza

Metodologiaren deskribapena

Kronograma

Jarduteko protokoloak

3.5

3

3

2.5

Jarduketak Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko gaitasuna baloratzen da (3 puntu gehienez):

Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera

Jarduera bi herritan garatzen dute

Jarduera hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute

1

2

3

Alderdi berritzaileak programan (6 puntu gehienez):

Programa garatzeko alderdi berritzaileak aurreikusten dira

Teknologia berrien erabilera bultzatzen duen programa

Aurreikusten da programan sare sozialetatik sartzea

3

2

1

Programa ebaluatzen da aldez aurretik ezarritako kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak oinarri harturik (5 puntu gehienez):

Ez da ageri programa ebaluatzeko kalitate adierazlerik eta egiaztapenerako aldagairik

Programa ebaluatzeko kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak adierazten dira

Programa ebaluatzen da aldez aurretik ezarritako kalitate adierazleen eta egiaztapenerako aldagaien arabera

0

2

5

Zehaztasuna eta zorroztasuna programa teknikoki gauzatzerakoan (14 puntu gehienez):

a.–Boluntarioen prestakuntza (5 puntu gehienez):

Programak berariazko prestakuntza ikastaroak aurreikusten ditu programa eta/edo jarduera gauzatzeko

Programak ez ditu aurreikusten ikastaro horiek

b.–Programaren eraginkortasuna: espero diren edo lortu diren emaitzak (4 puntu gehienez):

%25 baino gutxiago

%26tik %50era bitarte

%51tik %75era bitarte

%75etik gora

c.–Programaren eragina: espero den edo lortu den parte-hartzea (4 puntu gehienez):

%25 baino gutxiago

%26tik %50era bitarte

%51tik %75era bitarte

%75etik gora

d.–Justifikazioa (1 puntu)

Justifikazio egokia

5

0

0

2

3

4

0

1

2

4

1

2. irizpidea: Programaren koherentzia (25 puntu).

1. Programak onuradunen beharrei eta eskakizunei erantzuten die.

2. Onuradunek modu aktiboan parte hartzen dute programa prestatzeko eta abian jartzeko.

3. Onuradunek programako jardueren antolaketan parte hartzen dute.

4. Programak planteatzen du jarduerak egitea esku-hartze integrala laguntzen duten beste entitate batzuekin batera.

5. Programak departamentuaren beste programa bat osatzen du.

6. Programak beste programa batzuk osatzen ditu Foru Komunitatearen esparruan.

7. Koordinazioa eta osagarritasuna beste entitate batzuekin, programaren garapena errazteko.

8. Programaren hasierako aurrekontua eta/edo birformulatua eta bere azken balantzea koherenteak dira.

9. Aurreko urteko gastu erreala eta abian den urterako aurkeztutako aurrekontua koherenteak dira.

BETE DIREN AZPIRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

2 azpirizpide edo gutxiago

0

3 azpirizpide

3.57

4 azpirizpide

7.14

5 azpirizpide

10.71

6 azpirizpide

14.28

7 azpirizpide

17.82

8 azpirizpide

21.39

9 azpirizpide

25

3. irizpidea: Kofinantzatzea (20 puntu).

Baloratuko da eskura dauden baliabideen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa ezdeusa (%0tik %9ra arte)

0

Kofinantzaketa txiki-txikia (%10etik %19ra arte)

2.90

Kofinantzaketa urria (%20tik %29ra arte)

5.75

Kofinantzaketa moderatua (%30etik %39ra arte)

8.60

Kofinantzaketa onargarria (%40tik %49ra arte)

11.45

Kofinantzaketa ona (%50etik %59ra arte)

14.30

Oso kofinantzaketa ona (%60tik %69ra arte)

17.15

Kofinantzaketa ezin hobea (%70etik gorakoa)

20

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa esleituko da lortzen diren puntuen, dirulaguntza eskaeraren eta aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren arabera.

Gehieneko dirulaguntza kalkulatzeko, lortutako puntuazioaren araberako portzentajea aplikatuko zaio programarako onartzen den aurrekontuari, kontuan hartuta eranskin honen bosgarren oinarriak deialdiaren kontzeptu eta gehieneko diru kopuru diruz lagungarriei buruz ezarritakoa.

Portzentaje hori honela kalkulatuko da:

PUNTUAZIOA

DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA AURREKONTUAREN GAINEAN

120 baino gutxiago

%0

120 eta 200 artean

Lortutako puntuazioa -120

Modalitateen banakako balorazioa egin ondoren, balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan erabilgarri dagoen dirua baino handiagoa bada, proportzionalki banatu edo hainbanatuko da baremoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen gainean.

“Boluntariotza programa” modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztirakora iristen ez badira, soberakin hori “Programa globala” modalitaterako baimendutako zenbatekoari gehituko zaio.

Onartutako aurrekontuak:

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, gastu diruz lagungarriek ez dute merkatuko balioa gaindituko. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, dirulaguntza eman aurretik, diruz lagundu beharreko jardueren kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da prezio errealak erabiliz.

Entitate bakoitzarentzat onartutako aurrekontua ezin izanen da PAGNAk aurreko urtean onetsitako aurrekontua baino %5etik gorakoa izan, salbu eta, salbuespen gisa, gehitze handiago baten beharra justifikaturik gelditzen bada. Aurreko urtean aurrekontuan boluntarioen jarduerarik adierazi ez zuten entitateei ez zaie muga hori aplikatuko.

Iragarkiaren kodea: F2102962