60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa, Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2103616