60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ledeako Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen sistema aldatzea, ondorioak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera dituela. Honako hau izanen da:

1. Alkateak %75eko dedikazio partziala izanen du, eta, horren truke, 18.864,00 euro gordineko lansaria jasoko du urtean. Lansaria hamabi soldataren artean banatuko da, eta horiek aparteko haborokinen hainbanaketa barne hartuko dute; aparteko haborokin bakoitza 1.572,00 euro gordinekoa da. Zenbateko horiei legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa. Soldata hori urtero haziko da, betiere Nafarroako Gobernuak hautetsiendako onesten duen ehuneko berbera aplikatuz.

2. Gainerako zinegotziek urtero 50,00 euro jasoko dituzte benetan joaten diren osoko bilkura arrunt bakoitzeko, eta 25,00 euro, berriz, benetan joaten diren osoko bilkura berezi bakoitzeko. Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

3. Udalbatzako kide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Erabaki honen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Ledean, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2103505