60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2021. urteko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketaren
hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, 2021. urteko aurrekontua gauzatzeko oinarriak aldatzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak eragindako (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen foru lege hori, abenduaren 31n) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluen aldaketaren arabera.

Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, erabaki hau behar bezala argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-oholean, aldizkari horretan argitaratzen denetik 15 egun baliodunez jendaurrean jarriz, herritarrek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ditzaten.

Epe horretan, edozein interesdunek aztertu ahal izango du udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin daitezen.

Epe hori igaro eta alegaziorik aurkeztu ez bada, 2021eko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa behin betikotzat joko da, eta aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, indarrean jartzeko.

Erreferentziako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da interesa duten pertsonen eskura.

Irurtzunen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2103880