60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Iguzkitzako Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Espedientearen txostenean ageri den eguneraketa aplikatzea alkatearen ordainsarien eta dedikazioaren 2021erako araubideari. Urteko ordainsari gordina 9.667,56 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 300 ordu izanen dira guztira.

b) Zinegotziek 60,00 euro gordin izanen dituzte ohiko osoko bilkuretara nahiz berezietara joateagatik. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

c) Udalbatzako kide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: 30 euro bileretara joateagatik. Dietei eta joan-etorrien kilometroei dagokienez, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

d) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iguzkitzan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2103516