60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 02/2021 aldaketa 2021eko aurrekontu luzatuan. Horren bidez aldatzen dira aurrekontua exekutatzeko 29 bis oinarria eta I. Eranskina “Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak” izenekoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Barañainen, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2103366