60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko, honako hau ebazten dut 17/2021 Ebazpenaren bitartez:

EBAZPENA:

1. Bakaikuko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.bakaiku.eus helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

a) Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

b) Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

c) Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako irispidea.

d) Toki-erakundea identifikatutzat joko da, haren Interneteko atarian edo beste irispide-puntu batean haren izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakunde honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Bakaikun, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2103604