60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ACEDO

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Kontzeju honek, 2021eko otsailaren 27an egin bilkuran, Herri-lurren gaineko ordenantzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan xedatua bete beharrez, erabaki zuen 15 egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskubidea duten herritarrek, behar den dokumentazioa ekarrita, eska dezaten laborantzako herri-lurren esleipena lehentasuna duten herritarrendako, zortzi urterako. Epe hori beteta, bertze bat irekiko da, 15 egun baliodunekoa, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa eskatzeko. Lurrik soberan geldituz gero errentan utziko da, enkante publikoa eginda. Baldintzak Kontzejuaren Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Acedon, 2021eko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, Lidia Alén Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2103795