60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97E/2021 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Tebas-Muru Artederretako hirigintzako udal planeko aldaketa egituratzaileari buruz, 1. poligonoko 152. lurzatian. Sustatzailea Mendartea SL da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Udalak 2020ko maiatzaren 5ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28koan.

Espedientearen xedea da hirigintza planeamendua erregularizatzea poligonoko 152. lurzatiaren inguruetan, Nafarroako Gobernuak eta Tebasko Udalak N-121 errepidearen erreformarako eta NA-6000 errepidearen saihesbiderako egin dituzte lanetara egokituz. Gaur egun erabilerarik gabe eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik dauden eraikin batzuen ingurunea hiri lurzoruan sartzea ere barne hartzen du xedeak.

Aldaketaren eremua sartua dago N-121 eta NA-6000 errepideetako biribilgunearen eta Errekoaldea erreka-zuloaren artean, honek mugatzen baitu lurzatia hegoaldetik eta hego-mendebaldetik.

Aldaketaren proposamena bat dator egun dauden bideen, itxituren eta eraikinen izatezko errealitatearekin, eraikin finkatuaren edo erreformatu beharrekoa - jarduera ekonomikoaren erabilera xehatuarekin, eta eraikitako eremuak bilduz, jarduera ekonomikorik gabeko eremu libre pribatu bat. Errekaren erabilera publikoko zortasun eremua bermatzeko, neurri bat hartu da: mugatzea berritu beharreko eraikinaren gehieneko lerrokadurak, ibilgutik 5 metro atzera emanik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Tebas-Muru Artederretako hirigintzako udal planeko aldaketa egituratzaileari buruz, 1. poligonoko 152. lurzatian, ez baitu ondorio nabarmenik ingurumenean. Aldaketaren sustatzailea Mendartea SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Tebas-Muru Artederretako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 25ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2103181