60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

112E/2021 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 29ko 4538E/2020 Ebazpena, landunei zuzendutako prestakuntzarako deialdia eta oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 542668.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 29ko 4538E/2020 Ebazpenaren bidez 2021eko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira landunei zuzendutako prestakuntza programak egiteko.

Deialdi hori diseinatu zen 2021eko Aurrekontuen Legea promulgatu aurretik eta, halaber, aurtengo otsailaren 11ko bilera sektoriala egin aurretik.

2021eko gastu-aurrekontuan deialdi honi dagokion partidaren zenbatekoak gainditu egiten du aipatutako 4538/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoa.

Bestalde, Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren Ministerioak likidazio sektorialerako ezarritako irizpideek aukera ematen dute kreditu handiagoa izateko profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin loturik ez dauden jarduketarako, deialdi honetan aurreikusitakoetarako, adibidez.

Hori dela eta, ebazpen hori aldatuko da, gastu baimendua 450.000 euro handitzeko, guztira 1.750.000 eurokoa izan dadin.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 450.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2021eko gastu-aurrekontuko 950002 96200 4819 242104 ‘’Suspertu Plana. Landunen lanbide heziketarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko partidaren kargura.

2. Abenduaren 29ko 4538E/2020 Ebazpenaren 3. puntua aldatzea, baimendutako gastua 450.000 euro handitzeko, guztira 1.750.000 eurokoa izan dadin, honela banatuta:

  • 1.100.000 euro, zeharkako prestakuntza programetarako.
  • 100.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako programetarako.
  • 100.000 euro, langile autonomoentzako zeharkako programetarako.
  • 50.000 euro, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako programetarako.
  • 400.000 euro, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza programetarako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2102767