60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

411/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, farmaziako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 1638E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen farmaziako teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Urtarrilaren 25eko 162E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Martxoaren 13ko 879E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Begoña Salvatierra Moral, igoera txandako izangaia, eta Maitane Ibar Beriáin andrea, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, farmaziako teknikari lanetan aritzeko.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

María Begoña Salvatierra Moral andreari, plantilla organikoan 71431 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Maitane Ibar Beriáin andreari, plantilla organikoan 71432 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuen jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103020