59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketak, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru Lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatu zuen).

Onetsitako aldaketak idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2103408