59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordainsariak eta dedikazio araubidea erregularizatzea

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Roberto Andióni aitortzea bere zinegotzi karguan dedikazio esklusiboko araubidean aritzea, 2019ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuratik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin, orduan jabetu baitzen bere karguaz.

Bigarrena.–Onestea jaso dezan honako hauetan ezarritako ordainsaria: 2020ko 40. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, eta 2020ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan. Haietan onesten dira, hain zuzen ere, osorik edo partez funts publikoekin sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen hitzarmen kolektiboko soldata-taulak, zeinen arabera honako ordainsari hauek ezartzen baitira:

–2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte, 1.655,55 euro gordineko mailako soldata bat, haren antzinatasunari dagozkion hirurtekoak gehiturik, hots, 39,41 euro gordin, bai eta mailako soldataren gaineko osagarriak ere, %30ekoak, aitortuak zituen bezala.

–2019ko uztailaren 1etik, 1.665,69 euro gordineko mailako soldata bat, haren antzinatasunari dagozkion hirurtekoak gehiturik, hots, 39,65 euro, bai eta mailako soldataren gaineko osagarriak ere, %30ekoak.

Ordainsari horiek atzeraeraginez aitortzen dira, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta dagozkien soldata-igoerak eta antzinatasuna aplikatuko zaizkie, osorik edo partez funts publikoekin sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Barañainen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2103293