59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

490/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaileen zazpi lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaileen hogeita hamar lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Barneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an emandako 6/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko otsailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Lekualdatze lehiaketa hori tramitazio fasean dagoenez, sartzeko deialdi honetan bete beharreko hogeita hamazazpi lanpostuak lekualdatze lehiaketa horren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamazazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamazazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO 38 LANPOSTU
OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko hogeita hamazazpi lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 6/2021 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, baldintzak eta destinoak.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formulari jarraituz, hogeita hamazazpi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Hemezortzi lanpostu txanda irekian.

–Hemeretzi lanpostu igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 2.1.2 ataleko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoko titulazioa edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa, edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta zehaztutako arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea (III. eranskina).

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen badituzte.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

Izangaiek 2.1.1 atalaren c) letran aipatutako titulua ez badute, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzea baliokidetzat hartuko da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.2 artikuluari jarraikiz.

2.1.3. Euskarazko B2 jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den beste titulu edo egiaztagiri bat.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio paragrafoan lerroaldean ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

Era berean, igoera txandako izangaiei dagokienez, aurrekotik salbuetsita dago borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko betebeharra. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hori, bai eta deialdiaren 10. atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere. Hala ere, beste administrazio publiko batetik datozen izangaien kasuan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta deialdi honetan jasotako oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte bete beharko da betebehar hori.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Francisco Javier Baldanta Petrirena jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Pedro María Zaro Loperena jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Crescencio Aláez Aller jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua.

–Ordezkoa: Mónica Labat Villalba andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: José Vicente Martínez Martínez jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-sarjentua.

–Ordezkoa: Pedro María Gaínza Vidaurre jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-sarjentua.

–Epaimahaikidea: Iñigo Balbas Ruiz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: Víctor Rubio Martínez jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

–Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2021eko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan, ezagutza probak, proba fisikoak eta proba psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.4. Oposizioaldiko lehenbiziko fasea.

Oposizioaldiko lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 150 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez 150 minutu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez, 150 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: Nafarroako legeriari eta erakundeei buruzko atalean, gehienez 25 puntu; suteak itzaltzeari eta salbamenduari buruzko atalean, gehienez 75 puntu; Nafarroako lurraldearen ezagupenari buruzko atalean, gehienez 25 puntu; eta ezagupen teknikoei buruzkoan, gehienez 25 puntu.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko guztirako puntuazioaren erdira, hau da, 75 puntura, iristen ez diren izangaiak, bai eta gai multzo bakoitzari (lau multzo dira) esleitutako kalifikazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak ere.

Lehenbiziko probako galdera eta erantzunak deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai zerrendaren araberakoak izanen dira.

6.4.2. Bigarren proba:

Deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 100 izangai izanen dira deituak. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak ehun baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera dutela. Adierazpen hori epaimahaiari emango zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo adierazpena ezin sina dezaketenek proba egiteko eskubidea galduko dute eta prozesutik kanpo geratuko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, hartu beharreko laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2020ko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2020ko 316. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan, argitaratua).

Debekatua dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Oreka proba, 2,5-5 puntu bitarte.

–Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 2,5-5 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Bigarren probako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, soilik epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako puntuazioen arabera.

6.4.3. Hirugarren proba:

izangaiek ariketa psikotekniko batzuk eta buruz buruko eta/edo taldekako zenbait elkarrizketa egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du, eta haren balorazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 50 izangairi eta txanda irekiko beste 50 izangairi bakarrik, betiere aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira. Bi txandetako batean 50 pertsona baino gutxiago badaude, izangaien kopurua ez da beteko beste txandako izangaiekin. Hala igoeran txandan nola txanda irekian, 50. lekuan izangai bat baino gehiago izanez gero puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honetan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

6.6. Euskara maila frogatzea eta gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

6.6.1. Aurreko probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskara maila frogatzen ahalko dute, euskarazko B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duten lanpostu elebidunetan sartzeko, deialdi honen 2.1.3 atalean ezarritakoarekin bat.

Horretarako, epaimahaiak 10 egun balioduneko epea irekiko du euskarazko lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten izangaiek eskatu den maila egiaztatzeko titulu edo ziurtagiri bat aurkez dezaten, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa edo akreditazioa.

6.6.2. Oposizioaren lehenbiziko fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta.

Kontuan harturik agian izangai batzuek ez dutela azterketa gaindituko, eskaintzen diren lanpostu baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psiko-fisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozkoak izanen dituzte bakarrik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren III. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.–Oposizioaldiaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioaldiaren lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak lehenbiziko fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz. Horrekin batera, eskatutako euskara maila egiaztatu duten izangaiak adieraziko ditu.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak berariaz deituko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Hala, berdindutako izangai guztien artean bat hautatuko da, ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.

8.2. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, honako hauek adierazita: aukeratu beharreko 37 lanpostu hutsen zerrenda, aukeratzeko epea, puntuazioaren eta txanden araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz) eta eskatzen den euskara maila frogatu dutenen izen-abizenak.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdiaren aipamenean, deialdi honen 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer suhiltzaile lanpostu huts nahiago duten.

9.–Oposizioaldiaren bigarren fasea. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

9.1. Behin lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

9.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, zehaztuko den modua erabiliz, prestakuntza ikastaroan onartutako behin-behineko izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaiak edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak direnak:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko adierazpena edo promesa, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioena.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean egon direla oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte.

C) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 11.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

9.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

10.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 13. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

11.–Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

11.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Lanpostuaren jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean izanen da.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.4. Euskaraz jakin beharra duten lanpostu elebidunetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu elebidun hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Nafarroako legeria eta erakundeak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

13. gaia.–259/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: IV. kapitulua: 4. atala. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

14. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak. Herritarren lankidetza. Ikuskapenak. III. titulua: Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

2.–Salbamenduak eta su-itzaltzeak.

15. gaia.–Suaren teoria: ezaugarriak, teknikak.

16. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteak aireztatzea, ezaugarriak, esku hartzeko teknikak, barnealdeetako suteen balorazioa eta esku hartzeko taktikak.

17. gaia.–Landaredietako suteak: ezaugarriak, hiriko-basoko interfazeko suteetan esku hartzeko teknikak eta esku hartzeko taktikak.

18. gaia.–Altuerako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak eta esku hartzeko taktikak.

19. gaia.–Trafiko istripuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak eta esku hartzeko taktikak.

20. gaia.–Egitura kolapsatuak: ezaugarriak esku hartzeko teknikak, balorazioa eta esku hartzeko taktikak.

21. gaia.–Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

22. gaia.–Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

23. gaia.–Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuen hasierako arreta. Traumatismoak, ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta immobilizazioa.

24. gaia.–Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: laguntza psikologikoa biktimei eta esku hartzen dutenei. Babesa eta arriskuen prebentzioa larrialdietan. Gaixotasun kutsakorrak.

3.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

25. gaia.–Nafarroako lurraldea: egoera, mugak, hedadura. Eskualde geografikoak. Banaketa politiko-administratiboa. Nafarroa eta Europar Batasuna.

26. gaia.–Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Erliebearen formazioa: hiru Nafarroak. Mendialdea eta Ebroko sakonunea. Arrisku geologikoak.

27. gaia.–Klima: Nafarroako kliman eragiten duten faktoreak. Tenperatuak. Prezipitazioak. Eguraldiari eta klimari lotutako beste alderdi batzuk. Nafarroako klimak.

28. gaia.–Euri kontinentalak: ur oparotasunetik eskasiara. Bi arro hidrografikotan dauden ibaiak. Urtegiak, ubideak, aintzirak eta lurpeko urak. Nafarroako uren kalitatea.

29. gaia.–Landaredia, lurzoruak eta fauna: Nafarroako biogeografian eragiten duten faktoreak. Zuhaitz basoen hedadura eta banaketa. Jabari biogeografikoak. Ingurumenaren babesa Nafarroan.

30. gaia.–Industria Nafarroan.

31. gaia.–Geografia aplikatua: Nafarroako Suhiltzaile Etxeak. Arriskuen mapa.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

4.–Ezagupen teknikoak.

33. gaia.–Hidraulika: ezaugarriak, teknikak.

34. gaia.–Tren istripuetako erreskatea: ezaugarriak.

35. gaia.–Eraikuntzak: ezaugarriak; eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak.

36. gaia.–Bortxazko irekierak: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

37. gaia.–Erreskatea igogailuetan: ezaugarriak.

38. gaia.–Arrisku elektrikoa: ezaugarriak, balorazioa eta esku-hartzea arrisku elektrikoa duten egoeretan. Esku hartzeko taktikak.

39. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: norbera babesteko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamendua: suhiltzaileen uniformea eta jantziak. Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Norbera babesteko ekipamendua altuerako lanetan, eskuzko erremintak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Eraispenak egiteko erramintak, arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Ekipamendua uretako esku-hartzeetarako. Ekipamendua animaliekiko esku-hartzeetarako. Komunikaziorako eta orientaziorako ekipamendua. Neurtzeko tresnak. Sorgailuak eta argiztatzeko eta seinaleztatzeko erremintak.

40. gaia.–Suhiltzaileen ibilgailuak. Ibilgailuen izendapena. Suhiltzaileen ibilgailuei buruzko Europako araudia. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Suhiltzaileen ibilgailuen elementu komunak eta berariazkoak. Suhiltzaileen ibilgailu motak (araudia eta ekipamendua). Ponpa zentrifugoak. Mekanika. Gidatzeko teknikak.

Erreferentzia bibliografikoak:

1. Suhiltzaileentzako prestakuntza libreko eskuliburuak. Guadalajarako CEISen web-orrian argitaratuak. (http://www.ceisguadalajara.es/category/documentacion/). Agiri guztiak Creative Commons lizentzia batekin babestuak daude, BY NC SA motakoa. Hortaz, zilegi da eskuliburu horiek kopiatzea, banatzea, komunikatzea eta eraldatzea, betiere egilea aipatzen bada (Guadalajarako CEIS eta laguntzaileak), helburu komertzialetarako erabiltzen ez badira eta testuak edo horren eraldaketak konpartitzen badira lizentzia hori bezal-bezalako baten bidez.

2. “Navarra-Geografía”. Egilea: Javier María Pegenaute. ISBN-13: 978-8423522941.

3. Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000. 2017ko edizioa. Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago eskura, pdf formatuan (https://www.navarra.es/appsext/tiendacartografia/seleccion.aspx?idp=5).

4. Nafarroako herrien izendegia 2020-1-1. NEI-Nafarroako Estatistikaren Institutuak argitaratua. NEIren web-orrian dago eskuragai (https://administracionelectronica.navarra.es/GN.InstitutoEstadistica.Web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=126).

II. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba. (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratuko da.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko trajerik, ez urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Debekatuta dago proba igerilekuaren barrutik hastea.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 100 metro igerian eginen ditu (25 metroko bi tarte joateko eta 25 metro bi tarte itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako bloke edo euskarritara igo.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi ateraldi egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’20” baino gehiago

1’31” baino gehiago

Baztertua

1’20”tik 1’19”ra bitarte

1’31”tik 1’30”ra bitarte

5

1’18”tik 1’17”ra bitarte

1’29”tik 1’28”ra bitarte

5,5

1”16tik 1”15era bitarte

1’27”tik 1’26”ra bitarte

6

1’14”tik 1’13”ra bitarte

1’25”tik 1’24”ra bitarte

6,5

1’12”tik 1’11”ra bitarte

1’23”tik 1’22”ra bitarte

7

1’10”tik 1’09”ra bitarte

1’21”tik 1’20”ra bitarte

7,5

1’08”tik 1’07”ra bitarte

1’19”tik 1’18”ra bitarte

8

1’06”tik 1’05”ra bitarte

1’17”tik 1’16”ra bitarte

8,5

1’04”tik 1’03”ra bitarte

1’15”tik 1’14”ra bitarte

9

1’02”tik 1’01”ra bitarte

1’13”tik 1’12”ra bitarte

9,5

1’00” edo gutxiago

1’11” edo gutxiago

10

2.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Egiteko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatutakoa. Zutoinetako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F2102982_0.pdf

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza hamarren baxuenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

22”5 baino gehiago

26” baino gehiago

Baztertua

22”5etik 22”4ra bitarte

25”9tik 25”7ra bitarte

2,50

22”3tik 22”2ra bitarte

25”6tik 25”4ra bitarte

2,75

22”1etik 22”0ra bitarte

25”3tik 25”1era bitarte

3

21”9tik 21”8ra bitarte

25”0tik 24”8ra bitarte

3,25

21”7tik 21”6ra bitarte

24”7tik 24”5era bitarte

3,50

21”5etik 21”4ra bitarte

24”4tik 24”2ra bitarte

3,75

21”3tik 21”2ra bitarte

24”1etik 23”9ra bitarte

4

21”1etik 21”0ra bitarte

23”8tik 23”6ra bitarte

4,25

20”9tik 20”8ra bitarte

23”5etik 23”3ra bitarte

4,50

20”7tik 20”6ra bitarte

23”2tik 23”0ra bitarte

4,75

20”5 edo gutxiago

22”9 edo gutxiago

5

3.–38 kiloko pisua (gizonezkoentzat) edo 30 kilokoa (emakumezkoentzat) goratzea (banku press-a).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 30 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

30 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

16 eta 17 artean

5

36 eta 41 artean

18 eta 19 artean

5,50

42 eta 46 artean

20 eta 21 artean

6

47 eta 50 artean

22 eta 23 artean

6,50

51 eta 54 artean

24 eta 25 artean

7

55 eta 57 artean

26 eta 27 artean

7,50

58 eta 60 artean

28 eta 29 artean

8

61 eta 62 artean

30 eta 31 artean

8,50

63 eta 64 artean

32 eta 33 artean

9

65

34 eta 35 artean

9,50

66 edo gehiago

36 edo gehiago

10

4.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Azalpena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bat eta 30 segundoko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

45 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

2,50

58 eta 60 artean

48 eta 49 artean

2,75

61 eta 63 artean

50 eta 51 artean

3

64 eta 66 artean

52 eta 53 artean

3,25

67 eta 69 artean

54 eta 55 artean

3,50

70

56 eta 57 artean

3,75

71

58 eta 59 artean

4

72

60 eta 61 artean

4,25

73

62 eta 63 artean

4,50

74

64 eta 65 artean

4,75

75 edo gehiago

66 edo gehiago

5

5.–Oreka proba.

Jarrera estatiko edo dinamiko bati grabitate indarraren aurka eusteko gaitasuna baloratuko da.

Azalpena: oreka-barra baten gainean (gutxi gorabehera 10 cm-koa eta lurretik 2 metrora kokatua) ibiltzea.

Joateko 2,5 metroko tartea eginen da, gero, 360º-ko bira, eta itzultzeko beste 2,5 metro eginen dira. Izangaiek baloi medizinal bat eramanen dute aldean, gorputzaren aurretik, bularra ukitzen duela, 5 kg-koa, gizonezkoen kasuan, eta 3 kg-koa, emakumezkoen kasuan. Joatean aurrera eginen du oinez, eta itzultzean atzeraka.

Egiteko modua: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du barran zehar, oinez edo korrika. Sarrera aurrera begira eginen du, kontrolatzaileak seinalea ematen duenean. Denbora hasierako marra zapaltzen den unean hasiko da neurtzen. Beste alderaino joanen da, denbora guztian bi eskuetan baloi medizinala daramala, bere aurretik, bularraldea etengabe ukitzen duela. Han dagoela, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360º-ko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 metrora dagoen marratik haratago, eta gero atzeraka itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Debekatuta dago oinetakoetan substantziak erabiltzea, baldin proba egitean abantaila ematen badute.

Barra probatzen utziko da, joan-etorri bat eginez, biraketa egin gabe, kontrolatzen duen epailearen begiradapean.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Erortzen bada edo barratik ateratzen bada.

–Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin zapaltzen marra horietatik haratago.

–Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

–360º-ko biraketa egiten badu irteeraren pareko muturreko marra zapalduz.

–Baloi medizinala erortzen bada edo baloia behar ez den moduan jartzen badu.

–Ariketa hasi delarik, barran zutik dagoela, barra ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

–Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko saioa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabetzat hartuko baita.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

12”5 edo gehiago

12”5 edo gehiago

Baztertua

12”4tik 11”1era bitarte

12”4tik 11”1era bitarte

2,50

11”tik 10”0ra bitarte

11”tik 10”0ra bitarte

2,75

9”9tik 9”5era bitarte

9”9tik 9”5era bitarte

3

9”4tik 9”0ra bitarte

9”4tik 9”0ra bitarte

3,25

8”9tik 8”5era bitarte

8”9tik 8”5era bitarte

3,50

8”4tik 8”0ra bitarte

8”4tik 8”0ra bitarte

3,75

7”9tik 7”5era bitarte

7”9tik 7”5era bitarte

4

7”4tik 7”0ra bitarte

7”4tik 7”0ra bitarte

4,25

6”9tik 6”5era bitarte

6”9tik 6”5era bitarte

4,50

6”4tik 6”0ra bitarte

6”4tik 6”0ra bitarte

4,75

5”9 edo gutxiago

5”9 edo gutxiago

5

6.–Indar erlatiboaren proba.

Pertsonaren pisuaren gaineko kontrol maila neurtzean datza.

Azalpena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoak erabiliz, 5 m altu ailegatzeraino. Sokaren lodiera 2,5 cm-koa izanen da, gutxi gorabehera.

Egiteko modua: kontrolatzaileak “ya” esatean, sokan gora egin eta 5 metrora dagoen seinalea edo gorago ukitu beharko du bi eskuekin. Behin altuera horretan, ezkila eskuz jo behar du. Ezkilak jotzen badu haritik tira egiteagatik edo gora egiteko soka nahasteagatik, ez da baliozkotzat hartuko.

Ariketa hasiko da izangaia zutik dagoela, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko. Jaitsiera ez da inola ere baloratuko.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bat eta 30 segundoko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin nahiz hankekin abiada hartzen badu.

–Proba egin bitartean, sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

–5 metrora edo gorago dagoen seinalea bi eskuekin ukitzen ez badu.

–Proba hasi ondoren, onartutako denbora tartearen barruan ezkila jotzen ez badu. Horrelakoetan, ariketa bukatzen utziko zaio, gehieneko denbora neurtu gabe, baina, gero, ariketa baliogabetzat joko da, denbora gehiegi erabiltzeagatik.

–Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11” edo gehiago

15” edo gehiago

Baztertua

10”9tik 10”0ra bitarte

14”9tik 14”5era bitarte

2,50

9”9tik 9”4ra bitarte

14”4tik 14”0ra bitarte

2,75

9”3tik 8”8ra bitarte

13”9tik 13”5era bitarte

3

8”7tik 8”2ra bitarte

13”4tik 13”0ra bitarte

3,25

8”1etik 7”6ra bitarte

12”9tik 12”5era bitarte

3,50

7”5etik 7”0ra bitarte

12”4tik 12”0ra bitarte

3,75

6”9tik 6”5era bitarte

11”9tik 11”5era bitarte

4

6”4tik 6”0ra bitarte

11”4tik 11”0ra bitarte

4,25

5”9tik 5”5era bitarte

10”9tik 10”5era bitarte

4,50

5”4tik 5”0ra bitarte

10”4tik 10”0ra bitarte

4,75

4”9 edo gutxiago

9”9 edo gutxiago

5

7.–Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Egiteko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa izanen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte egindako tarte osoak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11 baino gutxiago

8,5 baino gutxiago

Baztertua

11

8,5

5

11,5

9

5,50

12

9,5

6

12,5

10

6,50

13

10,5

7

13,5

11

7,50

14

11,5

8

14,5

12

8,50

15

12,5

9

15,5

13

9,50

16 edo gehiago

13,5 edo gehiago

10

III. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 begi okerrean, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-ko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-ko edozein frekuentziatan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak eta/edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera eta/edo deformazio anatomikoak edo goiko nahiz beheko gorputz adarretako edozein muga, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errekurrenteak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en eritasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila desberdinetan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Edozein mailatako bihotz gutxiegitasuna.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, lehen mailako aurikula-bentrikuluaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzailea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Estenosi karotidea, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud fenomenoa, lehen eta/edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa eta/edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBK (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma eta/edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0.75 eta/edo FVC < %0.80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia - O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikaria.

–Pneumotorax berezkoa eta/edo errepikaria.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak eta/edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenblismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta ideien delirio-nahasmendua.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

11.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu do horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizunek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo norbera babesteko ekipamendua erabiltzea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: Amiloidosia, kolagenosia, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

17.–Orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzaile lanei dagokien norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

–Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Iragarkiaren kodea: F2102982