58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

89/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Javier Suescun Sánchez jauna Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikirik dago.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 15eko 69/2021 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen, berak hala eskatuta, María Jesús Goiburu Imaz andrea, Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua. Kargu-uzteak otsailaren 18tik aurrera izan zituen ondorioak eta egun horretatik aurrera burutza hori hutsik gelditu zen. Carlos Javier Suescun Sánchez jaunak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dagoen C mailako funtzionarioak, burutza hori hartzea proposatzen du Institutuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea bitarte baterako Carlos Javier Suescun Sánchez jauna Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru. Atal hori Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikirik dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 18an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2102758