58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, enpresa-ekintzaile gazteek 2021ean enpresak eratu ditzaten. Laburpena. DDBN (Identif.): 549967

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/549967).

Deialdi honen xedea da ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2020ko irailaren 15etik 2021eko irailaren 14ra bitarte (bi egun horiek barne) JEZean lehen aldiz alta hartu dutenak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izenaren edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, dirulaguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren kontura jardun izana.

Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2102917