58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 242. lurzatian.
Behin betiko onespena

Arruazuko Udalak, Osoko Bilkurako 2020ko azaroaren 9ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 242. lurzatiaren okupazioa aldatzeko, Jesús Aizpun Azpilicuetak sustatua, barneko lerrokadurak aldatuz.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2021eko otsailaren 8ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arruazun, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2102649