58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Arau Subsidiarioen aldaketa 1. poligonoko 242. lurzatian.
Behin betiko onespena

Arruazuko Udalak, 2020ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, Arruazuko Arau Subsidiarioen aldaketa puntual xehatu bati hasierako onespena ematea erabaki zuen, Jesús Aizpun Azpilicuetak sustatuta, Arruazuko 1. poligonoko 242. lurzatirako (22. Herrigune Historikoko Unitatea), lurzatiaren okupazioa eta lerrokadura aldatzeari dagokionez. Aldaketa horrek Arau Subsidiarioen 3. ordenantza partikularraren (G-3 Eraikuntza Taldea) 8. artikulua aldatzen du.

Iragarkia 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen, azaroaren 30ean, baita iragarki oholean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere; horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Arruazuko Udalak, 2021eko otsailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arruazuko Planeamendurako arau subsidiarioen aldaketa xehatua, eta orain argitaratzen da horri dagokion hirigintzako araudia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Arruazun, 2021eko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2102648