58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, Ezporogiko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

2020ko abenduaren 16an, Ezporogiko Udaleko alkateak udalkide izateari uko egin ondoren, azken hauteskundeetan aukeratutako udalbatzak kide bakarra du, hau da, udal horri dagokion legezko kopuruaren erdia baino gutxiago, Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

Aipatutako lege organikoaren 182.3 artikuluaren arabera, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Ezporogiko Kudeaketa Batzordea, honako hauek osatuta: batetik, udalbatzako kide izaten jarraitzen dutenek, eta, bestetik, hutsik gelditutako tokiak betetzeko izendatu diren herritarrek, aipatutako lege manu horren 2. apartatuan ezarri bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ezporogiko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Roberto Lecumberri Eusa jauna, Alfonso Carlos Pérez Artoleta jauna eta Alejandro Egea Landarech jauna; kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Ezporogiko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2103558