58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

2021. urterako lan publikoaren eskaintza

102/2021 Ebazpena.

Ikusirik tramitaturiko espedientea, bereziki Langile Batzordearen 2021eko otsailaren 12ko irizpenean emandako ebazpen-proposamena.

Ikusirik langile berriak sartuz hornitu behar diren giza baliabideen beharrak, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako plantillarekin eta aurrekontuarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza 2021eko ekitaldirako. Hona:

–Udaleko funtzionarioen lanpostuen zerrenda:

  • Lanpostuaren zenbakia: 3. Gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Lanpostuaren zenbakia: 14. Lantaldearen arduraduna. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.
  • Lanpostuaren zenbakia: 15. Obretako ofiziala. Maila: D. Sarbidea: oposizioa.

–Udalaren lan-kontratudun finkoen zerrenda:

  • Lanpostuaren zenbakia: 12. Zerbitzu anitzetako langilea, etxezaina. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Lanpostuaren zenbakiak: 51. eta 52. Kultura eta kirol eremuetako laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat erreserbaturiko lanpostuak.
  • Lanpostuaren zenbakia: 86. Zerbitzu anitzetako langilea, ehorzlea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Castejonen, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2103387