58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez funtzionarioen araubidean betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Ana M.ª Góngora Urzaiz, Burlatako Udaleko alkatearen 189/2021 Ebazpena.

2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, argitaratu ziren baldintzak Burlatako Udalaren Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez funtzionarioen araubidean betetzeko; lanpostuak 11.1 zenbakia du plantilla organikoan. Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 21ean hasi zen, eta abenduaren 20an amaitu (30 egun natural, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).

Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, alkatetzak onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. 4. oinarrian, honako hau eransten da: “Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian”.

Honen bidez, epaimahaia osatzen da deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Hona hemen:

–Epaimahaiburua: Ana Góngora Urzaiz, Burlatako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Ander Carrascón Erice, Burlatako Udaleko alkateordea.

–1. mahaikidea: Javier Lizarraga Merino, Burlatako Udaltzaingoko burua.

–Ordezko mahaikidea: Rubén Antúnez Elvas, Atarrabiako Udaltzaingoko burua.

–2. mahaikidea: Juan Luis Urrestarazu Ondarra, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Ordezko mahaikidea: César Valencia Martínez, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–3. mahaikidea: ordezkari sindikala.

–Ordezko mahaikidea: ordezkari sindikala.

–Idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

–Ordezko idazkaria: Adriana Peru Beramendi, Burlatako Kirol Patronatuko kudeatzailea.

–Epaimahaiak Giza Baliabideetako teknikaria izendatu du epaimahaiaren aholkulari jarduteko proba guztietan, hitza bai baina botorik ez duela.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizio-lehiaketa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Oposizioaldia hasiko da ezagutza-probarekin (5.3.1.a oinarria), eta gehieneko puntuazioa 100 puntu izanen da: 95 puntu ezagutza teknikoengatik eta 5 puntu hizkera ez-diskriminatzailearen erabileragatik. Ezagutza teknikoen probak bi ariketa, test bat eta proba praktiko bat izanen ditu, eta egun berean eginen dira. Gehienez 100 galderakoa izanen da test motakoa, deialdiaren II. eranskinean jasotako gai-zerrendari buruzkoa, eta inspektoreordearen lanpostuari dagozkion eginkizunei buruzko kasu praktiko bat. Test motako probak 70 puntu izanen ditu gehienez, eta proba praktikoak 30 puntu gehienez. Horietako 5 hizkera ez-diskriminatzailearen erabileragatik izanen dira. Bazterturik geldituko dira testean eta ariketa praktikoan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Probak 4 ordu iraunen du gutxi gorabehera.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi honetan onartutakoen behin betiko zerrenda; deialdiaren xedea da betetzea Burlatako Udalaren Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez, funtzionarioen araubidean; lanpostuak 11.1 zenbakia du plantilla organikoan.

ZK.

DEITURAK ETA IZENA

1

Peláez Larra, Roberto

2. Jakinarazi behar da merezimendu-lehiaketaren balorazioa Burlatako Udalaren web-orrian eta ediktu-taulan argitaratuko dela, oposizioaldiko lehen proba egin baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez.

3. Deialdian ezarritako oposizioaldiko lehen proba egitea 2021eko martxoaren 25ean, 9: 00etan, Burlatako Udaleko Batzorde Aretoan (3. solairua) (Larrainetako plaza, z.g.). Proba egiteko, eraman beharko da NANa eta boligrafo urdina edo beltza.

4. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, eta agindua ematea argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan.

5. Interesdunei jakinaraztea ezen ebazpenaren aurka aurkezten ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2021eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2103223