58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, Utergako Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

2021eko otsailaren 1ean, Utergako Udaleko lau zinegotzik karguari uko egin ondoren, azken hauteskundeetan aukeratutako udalbatzak kide bakarra du, hau da, udal horri dagokion legezko kopuruaren erdia baino gutxiago, Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

Aipatutako lege organikoaren 182.3 artikuluaren arabera, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Utergako Kudeaketa Batzordea, honako hauek osatuta: batetik, udalbatzako kide izaten jarraitzen dutenek, eta, bestetik, hutsik gelditutako tokiak betetzeko izendatu diren herritarrek, aipatutako lege manu horren 2. apartatuan ezarri bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Utergako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia: alkate hautatua, Pablo Lizarrondo Beriain jauna (Batzordeko burua), Inés Gambra Alas andrea (Batzordeko kidea), Francisco Javier Suárez Beguiristain jauna (Batzordeko kidea) eta Iker García Gómez jauna (Batzordeko kidea).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Utergako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2103557