58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8E/2021 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinak Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko 2021. urtean egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituen, Nafarroako Gobernuaren 2021eko otsailaren 17ko Erabakiaren bidez azaroaren 16ko 416E/2020 Ebazpena deuseztatu ondotik.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 33. artikuluan xedatzen duenez, merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, eta, horren barnean, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 416E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko 2021. urtean egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak xedatu ziren.

Ebazpen hura 2020ko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2koan, eta haren bidez ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko 2021. urtean egun balioduntzat hartuko ziren igandeak eta jaiegunak:

–Urtarrilaren 3a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 1a.

–Uztailaren 4a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Herriko festa eguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak xedatutakoarekin bat.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren txostenean zehazten den moduan, Nafarroako Gobernuaren 2021eko otsailaren 17ko Erabakiaren bidez, baietsi da Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Nafarroako Gobernuari egin zion errekerimendua, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko 2021. urtean egun balioduntzat hartuko diren igandeei eta jaiegunei buruzkoa. Horrenbestez, deuseztatu da aipatutako 416E/2020 Ebazpena, azaroaren 16koa.

2021. urterako egutegi berri bat ezartzeko xedez, eta Nafarroako Merkataritza Kontseilua aurrez entzuteko izapidea bete ondoren, 2021eko otsailaren 24an egindako bilkuran beharrezko ikusi zen saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko ziren igandeen eta jaiegunen 2021. urteko egutegi berri bat onestea.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021. urtean, igande eta jaiegun hauek egun balioduntzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, egun horietan saltokiak irekitzen ahalko dira:

–Urtarrilaren 3a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 1a.

–Apirilaren 2a.

–Uztailaren 4a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Herriko festa eguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak horretarako xedatutakoarekin bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 1ean.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2103432