58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, aldatzen duena urriaren 15eko 56E/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez oinarri arautzaile batzuk arautzen baitira Nafarroako kirol klubei eta eskumendeko kirol klubei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak urriaren 15ean emandako 56E/2020 Foru Aginduaren bidez, 2021eko deialdiaren bidez onetsi zen Nafarroako kirol klubei eta eskumendeko kirol klubei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean ematea, hain zuzen, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat; eta deialdi horren oinarri arautzaileak ere onetsi ziren.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren azaroaren 20ko 57E/2020 Foru Aginduaren bidez, aipatutako 56E/2020 Foru Aginduaren 4. eta 5. oinarriak aldatu ziren.

Deialdi horren paragrafoetako bat kontuan harturik, aurreikusten zen pandemiak eragindako zenbait gasturi aurre egitea, eta nabarmentzen zen egoerak sortutako ondorioetara azkar egokitzearen garrantzia: “Kontuan hartu da, halaber, gaur egungo pandemia egoera, protokolo berriak betetzera behartzen baitu, eta zenbait gastu aurreikusten dira lehiaketetan parte hartzeko baldintza gisa, kirolarien osasuna zaintzeko. Horrek eragiten ahal du ligetako bakoitzean jardunaldia atzeratu eta bertan behera utzi behar izatea; horregatik, garrantzitsua izanen da egoeraren bilakaera aztertzea eta hari egokitzea”.

Behin dirulaguntzak eman ondoren, deialdiaren xedean ñabardura bat sartzeko beharra ikusi da eta hura berariaz bideratzea osotara Nafarroako Foru Komunitatean egiten ez diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzera. Kirolaren Zuzendaritzaordetzak adierazi duen bezala, ñabardura hori ez zegoen berariaz jasoa deialdiaren oinarrietan. Hala eta guztiz ere, osotara Nafarroan egiten diren lehiaketetan parte hartzen duen inongo kirol talderik ez du aurkeztu dirulaguntzetarako eskaerarik. Deialdiaren xedea behin betiko argitu nahian, beharrezko ikusten da hori sartzea.

Horretarako, Foru Aginduan eta haren oinarrietako batean errepikatzen den deialdiaren titulua aldatzea proposatu da eta lerro soil bat gehitu: “horiek osotara Nafarroako Foru Komunitatean egiten ez direnean”. Paragrafo osoa honela geldituko da idatzirik:

“56E/2020 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten den Nafarroako kirol klubei eta eskumendeko kirol klubei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean ematea; hain zuzen, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat, horiek osotara Nafarroako Foru Komunitatean egiten ez direnean”.

Aldaketa horrek ez du inolaz ere deialdiaren bidea aldatu behar, aldaketaren ondorioz ukitutako taldeek ez baitute horretan parte hartu, onartu baitute ez zegokiela. Hortaz, ez da beharrezkoa eskabideak aurkezteko epe berri bat zabaltzea, ezta deialdi horren barruan egin diren emakidak eta ordainketak deuseztatzea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera, eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kultura eta Kiroleko kontseilariaren urriaren 15eko 56E/2020 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez oinarri arautzaile batzuk arautu baitziren Nafarroako kirol klubei eta eskumendeko kirol klubei 2021. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat.

Aldaketak deialdiaren titulua eta haren xedea ukituko ditu eta honela geldituko da:

“56E/2020 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten den Nafarroako kirol klubei eta eskumendeko kirol klubei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean ematea; hain zuzen, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat, horiek osotara Nafarroako Foru Komunitatean egiten ez direnean”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 4an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2103603