58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, honako errekurtso hauetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 163/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen beherago aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 163/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren behin betiko zerrenda batzuk, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 107/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren berariazko zerrenden ondoriozkoak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa

–Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz):

Ainhoa Ruiz Urra.

–Fisika eta Kimika (gaztelaniaz):

Hodei Subiza Huarte.

–Ingelesa (gaztelaniaz):

Eleonora Gaibazzi.

Esther Mur Tena.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa

–Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea (gaztelaniaz):

María de los Ángeles Fernández Lao.

Hori horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, berariazko zerrenda horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2103551