58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

41/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baita osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu batzuk (albaitariak), merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzekoak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 229/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu huts betetzeko (albaitariak), merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Ebazpen hori 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak abenduaren 18an emandako 530/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu huts (albaitariak), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomokoak, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak urtarrilaren 25ean emandako 61/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu huts (albaitariak), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomokoak, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunak eskatutakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu huts bat (albaitaria) ondotik aipatzen den izangaiari esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–Lekualdatze nazionala:

–Ortiz de Zárate López, Xabierri, lanpostu bat Lodosako oinarrizko eskualdean (67018 lanpostu zenbakia).

2. Izendatu den izangaiak 2021eko apirilaren 12an hartu beharko du bere lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak galduko ditu esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1. c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalera, Funtzio Publikoko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M. Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2103138