56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, autoenplegua sustatzeko laguntzen 2021. urterako deialdiarena eta oinarriena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/550630).

–Helburua eta xedea.

1.1. Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, Eguesibarren autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.

1.2. 2021ean egiten diren ekintza diruz lagungarriei aplikatuko zaizkie dirulaguntza hauek.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabezian eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea jarduera hasten duen unean.

c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta Eguesibarren jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzako araubide berezian kidetzea.

Laguntza hauen onuradun izanen dira, halaber, bazkide gisa sartzen direnak lan elkartuko mikrokooperatiba batean, lan elkartuko kooperatiba batean edo lan sozietate batean, baldin eta egiaztatzen badute altan daudela dagokien sistema orokorrean; gainera, sozietate hori Eguesibarko ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribatua egon behar da.

d) Jarduerak altan emanda egon behar du Eguesibarko jarduera ekonomikoaren gidan, eta eguneratutako egon. Laguntza eskatu aurretik egon behar dute altan emanda.

f) Eskaera egin aurretik, Tokiko Garapenerako Arloak elkarrizketa eginen die jardueraren titularrei, eta hartan azaldu beharko dituzte egin nahi dutenaren nondik norakoak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eta amaituko 2021eko urriaren 31n.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103154