56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2021ean kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntzena

DDBN identifikazioa: 550779.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/550779).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen helburua da ezartzea dirulaguntzak emateko araubidea, 2020ko azaroaren 8tik 2021eko azaroaren 7ra bitarte Eguesibarren egiten diren kultura ekintza eta jarduerei laguntzeko.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Diruz lagunduko dira irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek eta pertsona fisikoek (partikular gisa edo talde baten ordezkari gisa) sustatutako jarduerak, baldin eta ekintzak Eguesibarko udalerrian egiten badituzte (3.1 puntuan adierazitakoak izan ezik, horiek alorraren oniritzia izan beharko baitute) eta Eguesibarko Udalarekin sinatuta ez badute lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik finantzaketa eskaeraren xede den proiektuari dagokionez, eta Eguesibarko Udaleko beste alorretako dirulaguntzarik ez badute jarduera bererako.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103152