56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Urdazubiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, Urdazubiko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urdazubin, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2103218