56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2021. urtean gazte-jardueren urteko programak egin ditzaten

DDBN (Identif.): 551559.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/551559).

Deialdi honen xedea da Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateak diruz laguntzea 2021. urtean zehar 14 eta 30 urte bitarteko pertsonendako jardueren urteko programak egin ditzaten Iruñeko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko xedez. Dirulaguntzen xede diren programek gazteen parte-hartze aktiboa bultzatu beharko dute haien inguru hurbilenean, sormena, autonomia, gizarte-konpromisoa edota elkartasuna sustatuko dituzten jardueren bidez.

Iruñean, 2021eko martxoaren 2an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz

Iragarkiaren kodea: L2103449