54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Vianako Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen tramiteak abiaraztea Vianako Udaleko herri-larreak herritarren artean zuzenean adjudikatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 186. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek larreen zuzeneko adjudikazioa eska dezaten, udal-idazkaritzan emanen zaien eredu ofizialari jarraikiz.

Adjudikazio hau arautzen duten baldintzak ikusgai daude udal bulegoetan, interesdun guztien eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2102994