54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

73E/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2021ean dirulaguntza hauetarako behar den gastua baimentzen duena: langile autonomoentzako dirulaguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez. DDBN identifikazioa: 547438.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko eta kontziliazioa bultzatzeko. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak 2021. urtea baino lehen onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30.1. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da behar den gastua baimentzea 2021ean langile autonomoei dirulaguntzak emateko, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko kontratazioak egin ditzaten.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 225.000 euroko gastua baimentzea langile autonomoei dirulaguntzak emateko, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko kontratazioak egin ditzaten. Gastu hori 2021eko gastu-aurrekontuko “Autonomoei laguntzak ematea laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko” izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura ordainduko da. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez eta abuztuaren 28ko 2615/2020 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta 547438 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Era berean, 45.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez, baina, eraginkortasuna izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2102992