54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Egiaztapen-kode segurua

Alkatetzaren 2021eko otsailaren 18ko 41/2021 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DA:

Lehenengoa.–Lizarrako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com.Kode seguru horrek ezaugarri hauek izanen ditu:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kautotutako agiria eskuratzen ahalko da kodearen bidez, egoitza elektronikoaren bidez –eta, hala badagokio, kodea gordetzen duen fitxategi elektronikoaren bidez–, aipatu agiriak lege-ondorioak izan behar dituen epe osoan. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako sarbidea.

4. Toki erakundea identifikatutzat joko da, haren Interneteko atarian edo beste irispide-puntu batean haren izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta udaletxeko iragarki-taulan. Izan ere, egiaztapen-kode segurua indarrean jarriko da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Lizarran, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2102847