54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta ebazpen honen I. eranskinean adierazitako erakundeen arteko hitzarmenaren testua onesten duena, Kanpo Lana programaren bidez Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta horren bidez proposatzen du hitzarmen bat onestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta ebazpen honen I. eranskinean adierazitako erakundeen artean, Kanpo Lana programaren bidez Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta xedapen horren 32.1.d artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskumenak hartzea.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren eskumenak hartzea hitzarmen hau onetsi eta sinatzeko.

2. Onestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta foru agindu honen I. eranskinean adierazitako erakundeen arteko hitzarmenaren testua (Kanpo Lana Hitzarmena) eta bere 10 eranskinak. Hitzarmena agiri honen II. eranskin gisa gehitu da, eta horren helburua da Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetan bizikidetza hobetzea, Kanpo Lana programaren bidez.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau eta bere eranskinak Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoari eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta bertan adierazten diren erakundeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

Kanpo Lana programan parte hartzen duten erakunde publiko eta pribatuak

Erakundearen izena.

–Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea-Mancomunidad de Malerreka.

–Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

–Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Alloko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Tafallako Udala.

–Vianako Udala.

–Galar Zendeako Udala.

–Beriaingo Udala.

–Tebas-Muru Artederretako Udala.

–Ibargoitiko Udala.

–Eloko Udala.

–Biurrun-Olkozko Udala.

–Noaingo Udala.

–Corellako Udala.

–Barañaingo Udala.

–Fiteroko Udala.

–Cintruénigoko Udala.

–Burlatako Udala.

–Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartea.

–Hogar San Jose Patronatua erakunde autonomoa.

–Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Fundazioa. GIZAIN.

–Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea.

–Ntra. Señora de la Caridad Ospitalea.

–Aita Menni Klinika Psikiatrikoa (Ahizpa Ospitalariak).

–Desgaitasunen bat duten Pertsonen Corellako Elkartea. Adisco CEE.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta zenbait erakunderen arteko hitzarmena, Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko, Kanpo Lana programaren bidez.

Iruñean, sinatzeko eguna.

BILDU DIRA

Carlos Gimeno Gurpegui jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria, Hezkuntza Departamentuaren izenean eta hura ordezkatuz (IFK: S3100007H, eta egoitza soziala: San Domingo kalea 8, Iruñea).

............... jauna/andrea, Mancomunidad de Malerreka-Malerrekako Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Alloko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Tafallako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Vianako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Galar Zendeako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Beriaingo Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Tebas-Muru Artederretako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Ibargoitiko Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Eloko Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Biurrun-Olkozko Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Noaingo Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Corellako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............)

............... jauna/andrea, Barañaingo Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Fiteroko Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Cintruénigoko Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Burlatako Udalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Hogar San Jose Patronatua erakunde autonomokoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Fundazioa-GIZAIN erakundekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Nafarroako Nuevo Futuro Elkartekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Nuestra Señora de la Caridad Ospitalekoa, erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Aita Menni Klinika Psikiatrikokoa (Ahizpa Ospitalariak), erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

............... jauna/andrea, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Corellako Elkartekoa (ADISCO CEE), erakunde horren izenean eta ordezkari gisa (IFK eta egoitza soziala: ...............).

Horietako bakoitzak, aipatutako erakundeak ordezkatuz, eta hitzarmen hau sinatzeko baimena izanik, beren karguez baliaturik,

ADIERAZI DUTE:

I.–Hezkuntza Departamentua eta arestian aipatutako erakunde publiko eta sozialak ohartzen dira elkarren lankidetza onuragarria izanen dela beren komunitateentzat eta, hedaduraz, herriko gizartearentzat.

II.–Hitzarmen hau sinatuz, erakunde parte hartzaileek adierazten dute lankidetzan aritu nahi dutela Nafarroako ikastetxeekin, erantzun alternatiboak emateko, gaur egun bizikidetzaren aurkako edo oso kalteko jokabideen aurrean aplikatzen diren neurrien ordez.

III.–Alderdi parte hartzaile guztiek uste dute sinergiak ezarri beharra dagoela, ikasleentzat elkarlanak duen heziketa balioaren eta hezkuntza esparrutik kanpoko jendearekin harremana izateko aukeraren artean, parte hartzen duten ikasleen gizarte gaitasunak garatzen laguntzeko eta, era berean, haien ingururako mesedegarria izan dadin.

IV.–Hori dela eta, alderdi sinatzaileek behar adinako ahalmena aitortzen diote elkarri, eta adierazten dute hitzarmen hau formalizatu nahi dutela, ondokoarekin bat:

KLAUSULAK

Lehena.–Hitzarmenaren xedea. Programaren helburuak.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, arestian aipatutako erakunde publiko eta sozialekin lankidetzan, programa bat jarri du abian, ikastetxeko eskoletara edo bestelako jardueretara joateko eskubidea eteteko neurria ordezteko, bizikidetzaren aurkako edo oso kalteko jokabideen ondorioz; izan ere, neurri horiek aplikatzeak ez du beti nahi den eragina izaten ikasleen portaeran.

Ekimen honekin, alderdi positibo bat sartu nahi da jokabide disruptibo batzuk zuzentzeko ohiko prozeduran, eta ikasleei aukera eman nahi zaie bestelako giroetan bizitzeko, beren laguntza ematen duten bitartean.

Beraz, hitzarmen honen xedea da ikastetxeko bizikidetza araudia aplikatzearen ondorioz gizarte jarduerak egitea dakarren hezkuntza neurria dagokien ikasleekin hezkuntza lan alternatibo bat egitea, honako helburu hauekin:

1. Ikasleen heziketan laguntzea, hezkuntza neurri eraikitzaileak aplikatuz, bidezkoak direnean, eragindako kaltea konpontzeko eta ikaslearen bizitzarako trebetasunak hobetzeko.

2. Ikasleak ez ohitzea ikastetxeko eskoletara edo bestelako jardueretara joateko eskubidea eteteko hezkuntza neurrira, bizikidetzaren aurkako edo oso kalteko jokabideen ondorioz, eta, hala, neurri hori zigorra ekarri duten jokabideen indargarri ez izatea. Ikastetxeko eskoletara edo bestelako jardueretara joateko eskubidea eteteak zenbaitetan ez du aldarazten neurri hori eragin duen jokabidea, eta ikasketekiko interes falta ere areagotu dezake.

3. Ikasleen bizikidetzaren aurkako edo oso kalteko jokabideak gertatzen direnean, hartu beharreko hezkuntza neurrietan alderdi eraikitzaile bat sartzea, ikasleei aukera emanez bestelako giroetan bizitzeko, erakunde laguntzaileen jarduera desberdinetan laguntzen eta elkarlanean ari diren bitartean.

4. Ikasle horiei beste gizarte errealitate batzuk erakustea, haietan inplika daitezen lortzea eta beren erantzukizuna indartzea.

5. Parte hartzen duten ikasleei gizartearentzat baliagarri izateko eta sentitzeko aukera ematea, eta komunitatearen onerako lan egitea.

6. Ikasle horiei ikasketetarako akuilu eta etorkizunerako orientazio gisa balioko dieten jarduera desberdinak erakustea, estereotipoak hausten lagunduko duen hezkidetza ikuspegia sartuz.

7. Ikasle horiei laguntzea beren interesak aurkitzen, beren bizi proiektua eraikitzera begira.

Bigarrena.–Programaren edukia.

Honetan datza programa:

Ikasleek eskola jarduerak eginen dituzte ikastetxean bertan, irakasle batekin eta/edo hezkuntza erkidegoko beste kide batekin.

Ikasleek parte hartuko eta lagunduko dute erakunde laguntzaileen jardueretan.

Ikastetxeen eta erakunde laguntzaileen artean adostuko dira ikasleek eginen dituzten jarduerak.

Kanpo lana programa bakoitzean jarraitu beharreko jarduteko protokoloa ezarriko da. (1. eranskina).

Jarduera guztiak agertuko dira jarduteko plan pertsonalizatuan. (2. eranskina).

Hirugarrena.–Jarduteko plan pertsonalizatua.

Ikastetxeko Bizikidetza Batzordeak, Ikasketa Burutzarekin batera:

–Kasu bakoitza banaka aztertu eta jarduteko plan pertsonalizatua diseinatuko du, non hauek jasoko diren: eginen diren jardueren zehaztapena, jardueren hasiera, bukaera eta ordutegia, eta zer erakundetan eginen diren.

–Plana erakundeari igorriko dio adostasuna eman dezan.

–Programaren emaitzak ebaluatuko ditu kasu bakoitzean (7. eranskina). Horretarako, parte hartzen duen ikasle bakoitzak memoria bat idatziko du egindako jarduerari buruz. (6. eranskina).

–Programa osoa ebaluatuko du urtero, eta horren berri emanen die ikastetxeari, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoari eta erakunde parte hartzaileei. (9.1, 9.2 eta 9.3 eranskinak).

Laugarrena.–Programaren funtzionamendua.

Ikasleak jardueran parte hartu ondoren, inplikatutako erakundeak haren jarrerari, portaerari eta egindako lanari buruzko fitxa beteko du. (4. eranskina).

Ikasleak bere esperientziaren gaineko hausnarketa memoria egin beharko du, eta bizikidetzaren arduradunari eta/edo ikasketaburuari emanen dio, eta azalduko dio elkarrizketa batean. (6. eranskina).

Hasiera batean, erakunde hauetan gauzatuko da proiektua:

–Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea-Mancomunidad de Malerreka.

–Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

–Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Zaraitzu eta Nabaskoze aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Alloko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Tafallako Udala.

–Vianako Udala.

–Galar Zendeako Udala.

–Beriaingo Udala

–Tebas-Muru Artederretako Udala.

–Ibargoitiko Udala.

–Eloko Udala.

–Biurrun-Olkozko Udala.

–Noaingo Udala.

–Corellako Udala

–Barañaingo Udala.

–Fiteroko Udala.

–Cintruenigoko Udala.

–Burlatako Udala.

–Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartea.

–Hogar San Jose Patronatua erakunde autonomoa.

–Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Fundazioa-GIZAIN.

–Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea.

–Nuestra Señora de la Caridad Ospitalea.

–Aita Menni Klinika Psikiatrikoa (Ahizpa Ospitalariak).

–Desgaitasunen bat duten Pertsonen Corellako Elkartea. ADISCO CEE.

Hitzarmena sinatu ondoren, hitzarmenari atxiki ahal izanen zaizkio beste erakunde publiko edo pribatuak; horretarako, programaren alde daudela eta hitzarmen hau onartzen dutela dioen adierazpena sinatuko dute. (10. eranskina).

Bosgarrena.–Betebeharrak.

Parte hartzen duten ikasleek nahitaez bete beharko dute Jarduteko plan pertsonalizatua.

Jarduera hauek egiteak ez du esan nahi ikasleek beren betebehar akademikoak utzi behar edo ahal dituztenik; programa egiten ari diren egunetan azterketak badituzte, egin beharko dituzte, baita irakasleek agindutako lan guztiak ere.

Hitzarmen honetan sartzen diren jardueretan parte hartzeak ez du ekarriko inongo lan harremanik ezta ordain ekonomikorik, ez parte hartzen duten pertsonentzat ez erakundeentzat.

Seigarrena.–Erantzukizun zibila.

Hitzarmen honen ondoriozko jarduerak egiten diren bitartean, ikastetxeko aseguruak babestuko ditu programan parte hartzen duten pertsonak, bai ikasleak, bai irakasle laguntzaileak –halakorik balego–, bai hartzaileak, aseguru horrek hitzarmenaren barneko jardueren ondoriozko erantzukizun zibila estaliko baitu. Ikastetxeko aseguruak ikastetxetik edo ikastetxera egiten diren joan-etorrietako arriskuak ere estaliko ditu.

Zazpigarrena.–Ikasleen datu pertsonalen tratamendua.

Alderdi sinatzaile guztiak konprometitzen dira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoa betetzera, ikasleen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Ikasle parte hartzaileen datuak tratatzen dituen alderdietako edozeinek betiere Departamentuaren jarraibideen arabera eginen du hori, ez ditu aplikatuko edo erabiliko hitzarmen honetan ezarritakoaz besteko xedeetarako, eta ez dizkio beste inori jakinaraziko, ezta horien kontserbaziorako ere.

Zortzigarrena.–Familien eta ikasleen konpromisoa.

Ikasle bat programa honetan sartu baino lehen, haren aitak, amak edo legezko tutoreak eta ikasleak berak, informazioa jaso ondoren (3. eta 5. eranskinak), konpromiso bat sinatuko dute. Horren bidez, programan sartzea onartzeaz gain, familia konprometituko da ikasleari parte hartzen uztera eta ikaslea, berriz, hartutako konpromisoak betetzera.

Ikasleak bere Kanpo Lana egiteko konpromiso eta arauak errespetatzen ez baditu, ikastetxeko bizikidetza araudia aplikatuko zaio, izandako jokabidearen arabera.

Bederatzigarrena.–Aitorpena.

Hezkuntza Departamentuak beren lana aitortuko die programan laguntzen duten irakasleei, kasu bakoitzean egokia den moduan (curriculumetik kanpoko praktikak, prestakuntza orduak, etab.).

Hamargarrena.–Indarra hartzea.

Hitzarmen honek izenpetzen den egunean hartuko du indarra.

Indarraldia 2020-2021 ikasturtearekin batera bukatuko da. Hala ere, ondoz ondoko ikasturteetan luzatzen dela ulertuko da, betiere gainditu gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 89. artikuluak ezarritako lau urteko gehieneko epea, eta ezertan eragotzi gabe erakunde sinatzaileetako edozeinek hitzarmena errebokatzea proposatu ahal izatea, hitzarmena espresuki salatuz haren indarraldia edo luzapenena bukatu baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Ikasturte bukaeran, ikastetxeko Bizikidetza Batzordeak programa ebaluatuko du, eta haren garapenaren berri emanen zaio Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoari; ebaluazio hori ikastetxeko urteko memorian jasoko da, bizikidetzari buruzko atalean.

Elkarlanerako adierarik zabalean eta adostasunaren frogagarri, alderdiek dokumentu hau sinatzen dute, jatorrizko bi aletan, adierazitako lekuan eta egunean.

(Sinadura orria)

III. ERANSKINA

Deskargatu hemen III. eranskin osoa; hauek hartzen ditu barnean:

A 1.–Jarduteko protokoloa.

A 2.–Jarduteko plan pertsonalizatua.

A 3.–Ikaslearen konpromisoa Kanpo Lana programan parte hartzeko.

A 4.–Erakunde laguntzaileak ikasleari buruz eginiko ebaluazioa.

A 5.–Familiarekiko akordioa.

A 6.–Jarduera bukatu ondotik ikasleak idatzi beharreko txostena.

A 7.–Ikasleak Kanpo Lana programan izandako parte hartzearen ebaluazioa, Bizikidetza Batzordeak edo Ikasketa Burutzak egina.

A 8.–Parte hartzaileen erregistroa.

A 9.1.–Ikastetxeko Bizikidetza Batzordearen jakinarazpena ikastetxeari, Kanpo Lana programaren urteko ebaluazioari buruz.

A 9.2.–Ikastetxeko Bizikidetza Batzordearen jakinarazpena Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoari, Kanpo Lana programaren urteko ebaluazioari buruz.

A 9.3.–Ikastetxeko Bizikidetza Batzordearen jakinarazpena erakunde parte hartzaileei.

A 10.–Erakunde laguntzailearen atxikipena hitzarmen honi: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta (erakunde laguntzailearen izena) erakundearen arteko hitzarmena, (ikastetxearen izena) ikastetxean bizikidetza hobetzeko, Kanpo Lana programaren bidez.

Iragarkiaren kodea: F2102139