53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2021eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zerga-egutegia

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021ean indarra izanen duten karga-tasen, tasen, prezio publikoen eta zerga-egutegiaren aldaketa.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Erromantzatuan, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

2021eko ZERGA-TASAK ETA TASAK

Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10eko igoerarekin.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

• Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

• Karga-tasa: %8,00.

Edateko uraren horniduraren eta banaketa zerbitzuaren prezio publikoak

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanarengatik.

a.1.–Etxebizitzetako erabilera: 4,00 euroko kuota hiruhilekoan.

a.2.–Finketako aisiarako, ureztaketarako eta apaindurarako erabilera: 6,00 euroko kuota hiruhilekoan.

a.3.–Industria edo merkataritza erabilera: 8,00 euroko kuota hiruhilekoan.

a.4.–Erabilera konbinatuak: 10,00 euroko kuota hiruhilekoan.

b) Hornidura zerbitzua erabiltzeagatik edo benetan baliatzeagatik:

b.1.–Etxebizitzetako erabilera: 0,40 euro/m³.

b.2.–Finketako aisiarako, ureztaketarako eta igerilekuetarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

b.3.–Industria edo merkataritza erabilera: 0,50 euro/m³.

b.4.–Erabilera konbinatuetarako hornidura: 0,50 euro/m³.

c) Igerilekua betetzeagatik (kuota finkoa): 40,00 euro.

d) Hornidurarako hargunea jartzeagatik (kuota finkoa, behin bakarrik ordaintzekoa): 150 euro.

2021eko EGUTEGI FISKALA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.

–Herri-lurrak eta ondareak: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urria.

–Uraren tasa:

• Lehen hiruhilekoa: apirila.

• Bigarren hiruhilekoa: uztaila.

• Hirugarren hiruhilekoa: urria.

• Laugarren hiruhilekoa: urtarrila.

Iragarkiaren kodea: L2102712