53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Deialdia, aparteko laguntzetarako, tokiko merkataritzaren, autonomoen eta enpresa txikien jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta

Alkatetzaren otsailaren 22ko 15/2021 Dekretuaren bidez onetsia.

A.–Deialdia egin duen entitatea.

–Deialdia egin duen administrazioa: Lodosako Udala.

–Organo emailea: Alkatetza.

–Alor kudeatzailea: Enplegu eta tokiko garapenaren eragilea.

–Instrukzio organoa: Idazkaritza.

B.–Dirulaguntzaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea.

2020. urtean, COVID-19aren eraginak sortutako krisi global berri batek erronka planteatzen digu gure erantzuna egokitzeko zailtasun handieneko testuinguru batera. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, inpaktu sozial izugarria eragin du, ezarri baititu 2020ko ekainaren 21era arteko konfinamendu neurri zorrotzak eta urruntze fisikoa, enpresa eta lan jarduerari modu zorrotzean eragiten dioten murrizketekin batera. Eremu lokal honetan, Lodosako Udalak erantzuna eman nahi dio planteatzen dugun egoera horri, tokiko merkataritza, zerbitzuak eta Enpresa Txiki eta Ertainak babesteko asmoz, eskura dauden baliabide guztiekin eta funtsezkotzat jotzen diren bi alderdiri erantzun ahal izateko: alde batetik, Lodosan jarduera ekonomikoa mantentzea eta, bigarrenik, laguntzea pertsonei eta enpresei egokitzapen-prozesu batean, orain arte ematen zuten zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko, inplementatu behar dituzten osasun baldintza guztiekin.

2. Deialdiaren helburua.

Lodosako Udalak dirulaguntza lerro bat sortu du COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzeko eta laguntzeko Lodosako merkataritza sektoreari, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei. Lodosako Udala da herritarren aurrean erakunde lehena eta hurbilena, eta, beraz, hari dagokio erantzunak bideratzeko lehen ardura, hargatik eragotzi gabe gainerako administrazioek edo toki-erakundeek epe labur edo ertainean arlo horretan har ditzaketen beste neurri batzuk. Lodosako Udalak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera (https://www.boe.es/eli/es/rd/2020/03/14/463), hartzen ditu aldizkakoak ez diren dirulaguntza hauek emateko neurriak. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, III. kapituluko 25.h) artikuluan xedatzen du, udal eskumenen artean, intereseko eta toki-eremuko turismo jarduerari buruzko informazioa eta sustapena, eta atal horretan tokiko merkataritzaren sustapena sartzen ahalko da, besteak beste, bermatzeko udalerri aktibo bat, nortasuna eta kalitatezko produktuak dituena. Dirulaguntzak emanen dira publizitatearen, lehiaren, objektibotasunaren eta berdintasunaren printzipioak errespetatuz; izan ere, administrazio publikoa printzipio horiei atxikitzen zaie sustatutako jarduerak egiteko unean.

3. Baldintzak, betebeharrak:

3.1. Deialdiaren baldintzak:

–Lodosako saltoki, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta dago.

Lodosan egiten dutenak lan eta beren jarduera bertan gauzatzen dutenak.

–Lodosako Udalean 2020ko urtarrilaren 1ean EJZ ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda zeudenak.

–Jarduerara atxikitako lokal finkorik ez duten eskatzaileek Lodosan izan beharko dute helbide fiskala.

Ezin dira onuradun izan:

–Fundazioak eta elkarteak, irabazi-asmoa izan nahi ez izan.

–Bankako edo kredituko negozioak, bai eta agente edo agentzia aseguratzaileak ere.

–Lodosako Udalak 2020ko abenduko aparteko deialdian emandako laguntzaren onuradun izan diren kafetegi eta taberna zerbitzuak eta jatetxe zerbitzuak.

–Handizkako merkataritza jarduerak.

–Lokalen, etxebizitzen edo bestelako higiezinen sustatzaileak, eraikitzaileak eta errentatzaileak.

3.2. Onuradun izateko baldintzak.

Dirulaguntza eskatu ahalko dute deialdi honen kargura, baldintza hauek betetzen dituzten txikizkako saltoki, autonomo eta enpresa txiki eta ertain guztiek, baldin eta Lodosan lan egiten badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–Alta emanda egotea Lodosako Ekonomia-jardueren gaineko Zergan 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuetako batean ere ez egotea.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak izatea. Horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza). Lodosako Udalarekiko zerga betebeharrei dagokienez, Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari ordaindu beharreko zenbatekorik.

–Eskatzailea ez egotea betetzen zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

–Merkataritza lokalik izanez gero, lokal horrek izan beharko ditu jarduera gauzatzeko behar diren baimen eta lizentzia guztiak. Ofizioz egiaztatuko da.

–Ordaindu beharreko kuotaren ondorioz, 2019ko ekitaldiari dagokion Ondarearen gaineko Zerga ordaintzeko obligaziorik ez izatea.

C.–Aurrekontuko kredituak, gehieneko kopurua guztira eta dirulaguntzaren banakako zenbatekoa.

–Erabilgarri dauden kredituen barnean deialdi honetan zehaztutako gehieneko zenbatekoa: 30.000 euro.

–Aurrekontuko partida: 439004790000.

Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da. Ez da deialdian ezarritako kopurutik gorako dirulaguntzarik emanen.

Hauek dira 3 laguntzak (bateraezinak dira elkarren artean):

a) 500 euroko dirulaguntza jarduera nabarmen murriztu zaien onuradunentzat, 2020ko lehen 3 hiruhilekoetako batez besteko fakturazioa 2019ko lehen 3 hiruhilekoekin alderatuta lortutako “diru-sarrerak” %60 baino gehiago jaitsi badira.

b) 300 euroko dirulaguntza jarduera nabarmen murriztu zaien onuradunentzat, 2020ko lehen 3 hiruhilekoetako batez besteko fakturazioa 2019ko lehen 3 hiruhilekoekin alderatuta lortutako “diru-sarrerak” %30 baino gehiago eta %60 edo gutxiago jaitsi badira.

c) Fakturazioaren murrizketa justifikatzea zaila den guztientzat, haien tributazio-sistema sartuta dagoelako PFEZren zenbatespen objektiboko sisteman (moduluak) eta BEZaren araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun-errekarguan, baldin eta haien jarduera sartzen bada 2020ko martxoaren 17ko Errege Dekretuaren jarduera etetean, 300 euroko dirulaguntza eskatzen ahalko dute.

–Mugak:

  • Laguntza bakarra emanen da establezimendu bakoitzeko.
  • Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzak laguntza bakarra jasotzen ahalko du, alde batera utzita ekonomia-jardueren gaineko zergaren zenbat epigrafetan dagoen inskribatuta.

D.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

Pertsona eta entitate onuradunek honako eginbehar hauek dituzte:

–Dirulaguntza ematea eragin duen jarduera gutxienez 4 hilabetez mantentzea eta justifikatzea, dirulaguntza honen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Ez baldin badu jarduera horrekin jarraitzen ezarritako epe horretan, Udalari jakinaraziko dio jardueraren bukaera eguna, eskabide baten bidez. Kasu horretan, ordura arte jasotako dirulaguntzaren proportzioa itzultzeko eskatuko zaio.

–Baldintzak betetzen direla frogatzea, laguntza ematen duen organoaren aitzinean.

–Organo emailearen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egin dezaketen beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

E.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek emandakoekin edo eskualdeko, estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeek emandakoekin.

F.–Eskabideen aurkezpena: epeak eta eskatutako agiriak.

–Epeak:

  • Eskaerak egiteko, interesdunek eskabidea aurkeztuko dute, eskatzaileak sinatua eta deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberakoa (A eranskina).
  • Proposamenak Lodosako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bestela, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.
  • Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, dirulaguntza honen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
  • Eskaera guztiak ebatziko dira aurkezpen-hurrenkerari zorrotz jarraikiz, eta deialdia bukatuko da partida agortzen denean.

–Eskatzen diren agiriak:

Interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea, hautatzen den dirulaguntza mota zehazten duena, Lodosako Udalari zuzendua eta A eranskinaren araberakoa.

b) Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriak, bai eta haren izenean diharduen pertsonaren ordezkaritzarenak ere, ordezkaririk badago. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia, edo arauz hori ordezkatzen duen agiriarena. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, haren eratzea egiaztatzen duen agiria, dagokion erregistroan behar bezala inskribatua, eta identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).

c) A edo B dirulaguntzak hautatuz gero, BEZaren hiruhilekoko aitorpenak, 2019ko lehen 3 hiruhilekoetakoak eta 2020ko lehen 3 hiruhilekoetakoak.

BEZik gabeko subjektu pasiboa edo BEZik gabeko jarduera izanez gero, PFEZren 130 ereduko aitorpenak, 2019ko lehen 3 hiruhilekoetakoak eta 2020. urteko lehen 3 hiruhilekoetakoak, edo, halakorik ezean, bi aldietako emaitza konparatiboen kontu bat.

C dirulaguntza hautatuz gero, jarduera uzteko ebazpena erantsi beharko da, dagokion mutualitateak emana.

d) Gizarte Segurantzarekiko eta ogasun publikoarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria, agintaritza eskudunek emana.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla adierazirik (A eranskina).

f) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazirik eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela hemen gaitzen diren laguntzen onuradun izateko (A eranskina).

g) Banku-titulartasunaren ziurtagiria, finantza-erakundeak emana, edo, halakorik ezean, kontuaren banku-libretaren fotokopia, eskatzailearen titulartasuna egiaztatzen duena.

h) Udalak ofizioz egiaztatuko du ea eskatzailea alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergan dagokion epigrafean.

G.–Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.

Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, banakako ebaluazioaren araubidean, muga izanik aurrekontuan erabilgarri dagoen dirua.

Lodosako Udalak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu aurkezturiko eskabideak eta agiriak; horretarako, beharrezkoa iruditzen zaion informazio osagarri edo argigarri guztia eskatzen ahalko du.

Eskabideak ez baditu betetzen deialdian eskatutako baldintzak, edo Udalak agiriei buruzko argibiderik behar badu, horretarako errekerimendua eginen zaio interesdunari, 10 eguneko epe luzaezinean zuzen dezan aurkeztu duen proposamena. Errekerimendua egin ondotik, interesdunak ez badu eskatu zaiona aurkezten, galdutzat deklaratuko da eskabidea izapidetzeko eskubidea eskatzailearentzat, eta eskaera artxibatzea beste jarduketarik ez da eginen, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 21. artikuluan xedatuarekin.

Organo kudeatzaileak eskabideak aztertzen bukatzen duenean, ebazpen-proposamena igorriko dio Alkatetzari, bera baita organo eskuduna. Proposamenean aditzera emanen da onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela dirulaguntza eskuratzeko.

H.–Ebazpena emateko epea, jakinarazpena eta ordainketa.

Gehieneko epea 60 egunekoa izanen da laguntzen ordainketa ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko eta ordainketa egiteko, onuradunak behar diren justifikazio agiriak aurkezten dituenetik hasita. Aurkeztutako eskaerak ebaztea alkateari dagokio, aldez aurretik jasota Kontu-hartzailetzaren edo, bestela, Idazkaritzaren txostena, nahitaezkoa eta loteslea.

Emaniko dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio onuradunari, onetsitako zenbatekoaren %100 ordainduta.

I.–Laguntzak ezereztea, arau-hausteak eta zehapenak.

Laguntzen eta dirulaguntzen onuradunei aplikatuko zaie Administrazio-prozedura erkideari buruzko 39/2015 Legean arau-hauste administratiboetarako ezarririko erantzukizunen eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, datuak ezkutatzen badira, datu faltsuak edo desitxuratuak ematen badira, edo laguntzak emateko erabakigarriak diren egitate eta inguruabarrak egiaztatzeko lanak oztopatuz gero, emandako onurak ezeztatuko dira, eta gainera:

a) Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legaren II. kapituluan ezarritako kasuetan, itzuli egin beharko da jasotako dirua, bai eta legezko interesa ere, %25 handituta. Interes horretarako, dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketaren bidezkotasuna erabakitzen den egunera bitarteko aldia hartuko da kontuan.

b) Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira eta, beraz, premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahalko dira.

c) Lau urtera preskribatuko du Administrazioaren eskubideak, itzulketa aitortu edo likidatzeko.

Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea izapidetuko da kontraesanaren eta frogaren printzipioen arabera, onuradunari entzunaldia emanez, egin eta proposa ditzan egoki iritzitako alegazio eta frogak. Alkatetza izanen da dirulaguntzak bertan behera utzi edo errebokatzeko organo eskudun bakarra.

J.–Datu pertsonalen babesa.

Lodosako Udala da eskatzaileek emaniko datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Dirulaguntzak kudeatzeko eta izapidetzeko tratatuko ditu datuak, oinarri hauen arabera.

Tratamendua ahalbidetzen duen lege oinarria 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikulua da (interes publikoaren aldeko misio bat betetzea), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.

Oinarri hauetan adierazitako datu lagatzeak eginen dira, eta betiere ezarrita daudenak Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean.

Datuak mantenduko dira tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren bitartean, eta gordeko dira bat etorriz Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearekin eta ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute, legez ezarririk dauden kasuetan, datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko eta ezerezteko, tratamenduari aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko, eta datuen eramangarritasun-eskubidea ere izanen dute.

Argibide gehiago izateko eskubideak erabiltzeko moduari buruz eta datu-babesaren beste alderdi batzuei buruz, datu-babesari buruzko atalera jo daiteke webgunean, edo datu-babeserako ordezkariaren helbidean.

K.–Errekurtsoen araubidea.

Laguntzak emateko deialdi honen aurka, beronen oinarrien aurka nahiz horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori zenbatuko da errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosako Udalak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko du.

Lodosan, 2021eko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2103237