52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, María Jesús Goiburu Imaz andrea, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Jesús Goiburu Imaz andrea, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua. Kargu-uzteak 2021eko otsailaren 18tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta, beraz, hori izanen da ataleko burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2102540