52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARESO

Jakinarazpen ediktua

Jakinarazpena, honentzat: 72465223C.

Interesdunari edo haren ordezkariari ezin izan zaionez jakinarazi, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta espedientean jasota dagoenez artikulu horretan xedatutakoaren arabera egindako jakinarazpen-saiakerak, jakinarazpen hau argitaratzen da, aipatutako legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, astelehenetik ostiralera, Aresoko udaletxean. Interesdunaren eskura dago komunikazioaren testu osoa, bai eta espedientearen gainerakoa ere, udaletxean.

Epe hori igaro eta agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agerraldirako ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean.

Administrazio-egintza honen aurka, honako errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hori guztia argitaratzen da, jasotako lege-xedapenak betez.

Areson, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2102644