52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2021eko zerga-tasak

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ekoan, argitara eman zen 2021eko zerga-tasen onespenaren iragarkia. Horren ondoren abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea onetsi zenez, bidezkoa da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tasa berriak onestea, aipatu Foru Legeak ekarri duen arautze berriarekin.

Udalak, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki du sortzealdi guztietan aplikatzeko koefizientea izatea aurreikusitako gehienekoa.

Lergan, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2102746