52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzea

2019ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, honako hau: Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (C maila), Udaleko funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez. Hautaketa prozedura bururaturik eta haren 9. oinarria betetzeko, eta orobat beterik Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikulua, erabaki dut Carlos García Muñoz izendatzea C mailako zerbitzu anitzetako enplegatu Villatuertako Udalean (Alkatetzaren 026/2012 Ebazpena, otsailaren 17koa).

Villatuertan, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2102777