50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2020ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leringo Udal Planean egiteko honako aldaketa egituratzaile hau: “Hiri-lurzorua handitzea Portal kalean (945., 1253., 1254. eta 1255. lurzatiak)”. Leringo Udalak sustatu du aldaketa.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2 d) artikuluarekin.

Lerinen, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2102714