50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Soberako lurzati deklaratzea, 5. poligonoko 969. eta 449. lurzatietan. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea 5. poligonoko 969. eta 449. lurzatien 72,74 m² soberako lurzati deklaratzea, espedientean jasotako dokumentazio grafikoari jarraikiz. Helburua da, ondoren, zuzenean saltzea mugakide den jabeari, Mikel Diaz de Rada Sanzi, 5. poligonoko 54. lurzatiarekin batzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean izatea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik.

Carcarren, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2102693