5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 10ean, Mairagako Mankomunitatearen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onesteko iragarkia.

Jendaurreko epea igaro da, eta ez denez aurkeztu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat jo da, 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena argitara ematen da, orok jakin dezan, 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluari jarraikiz (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua. Tasak eta bestelako diru-sarrerak:

4.592.500

4. kapitulua. Transferentzia arruntak

291.000

5. kapitulua. Ondareko diru-sarrerak:

189.000

7. kapitulua. Kapital transferentziak:

608.000

9. kapitulua. Finantza-pasiboak

396.100

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA:

6.076.600

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen lansariak

1.340.900

2. kapitulua. Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea

3.112.900

3. kapitulua. Finantza-gastuak

24.600

5. kapitulua. Kontingentzia funtsa

9.000

6. kapitulua. Inbertsio errealak

1.238.500

9. kapitulua. Finantza-pasiboak

350.700

GASTUAK, GUZTIRA:

6.076.600

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 5ean.–Burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2100064