5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2020ko abenduaren 22an egindako Batzar Orokorrean, honako hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–2021ean aste barrenean izanen diren jaiegunen egutegia.

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Herriko jaia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

Uztailaren 15a eta 16a.

Urriaren 11.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2021eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehenbiziko puntuan jaiegun deklaratutakoak.

Cadreitan, 2020ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Luis Manuel Azqueta Corrales.

Iragarkiaren kodea: L2016229