5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharte-Arakilgo Udalak, 2020ko abenduaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2016282