5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, Irunberriko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, deialdi bat argitaratu zen Irunberriko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan. Deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Irunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko abenduaren 15eko 186/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki du Javier Orduña Herrera izendatzea, hura baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Irunberrin, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2015407