5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2021eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zerga-egutegia. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021ean indarra izanen duten karga-tasen, tasen, prezio publikoen eta zerga-egutegiaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Erromantzatuan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2016134