5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen FACE plataformari atxikitzea (Estatuko Administrazio Orokorraren Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra), sistema hori gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den heinean, plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz. Horrela, Erromantzatuko Udalak formatu elektronikoko fakturak jasotzeko gaitasuna izanen du.

Halaber, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluko aurreikuspena erabiliz, erregelamenduz gaitu da faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kentzea Erromantzatuko Udalaren izenean 5.000,00 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei. Hori guztia iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, aipatutako abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Erromantzatuan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2016132