5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Udal ordenantza, administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituena. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2016128