5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2021eko lan-egutegia

Alkate udalburuaren abenduaren 30eko 116/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi da Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzako 2021eko lan-egutegia. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileen lan egutegia 2021erako, arau hauek oinarri hartuta: maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021erako jaiegunen egutegi ofiziala Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako jaiak 2021erako. Beraz, igandeez gain, honako hauek dira 2021eko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honakoak hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Abuztuaren 25a, 26a eta 27a, San Bartolomeren festak direla eta.

–Urriaren 11.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.”

Ribaforadan, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2016347